Egungo San Mamesek 10 urte bete ditu

Egungo San Mamesek 10 urte bete ditu

Hamarkada bat bete da Katedral berrituan lehen partidua jokatu zenetik

Egun berezia da larunbat hau Athletic Clubentzat, zelai berria inauguratu zenetik hamar urte zehatz-mehatz betetzen baitira. Vigoko RC Celtaren aurkako lehen partida historiko hura leku ezberdin batean izan zen, baina lehengaoren espiritu berarekin. Hamarkada bat geroago, Athleticek aukera bikaina du Cadizen aurka gure Katedralari eta zaleei opari bikaina eskaintzeko garaipena lortuta eta, bide batez, gure taldeak sailkapenaren goialdean jarrai dezan ilusioz beteriko erronka berriei aurre egiteko.

San Mames berriaren hasiera hartan oraindik harmaila baten lanak amaitu gabe zeuden, eta bazkideak bere eserleku berrietan birkokatu behar izan ziren. Ibilbide honetan, oraindik laburra baina bizia, San Mames balentria handien lekuko izan da, Superkopako titulu baten atarikoa, Champions Leagueko partidak eta Kopako kanporaketa zirraragarriak... Bere harmailak hutsik ikusi ditu ere Covid pandemiaren erruz. Azken batean, hamar urte bete berritan, nerabezarorako bidean, urrun dago oraindik Katedral zaharrak bizi izan zituen ehun urteetatik, eta, beraz, loriazko arratsalde asko geratzen dira. Ea zer dakarren Cadizen aurkako neurketa honek.