Nahikarik eta Sanadrik Athletic Clubekin debuta egin dute
Emakumezkoena

Nahikarik eta Sanadrik Athletic Clubekin debuta egin dute

Bi fitxaketek Liga F-ko 2023-24 denboraldiko bigarren jardunaldian lehen partida ofiziala jokatu zuten lehoi gisa

2023ko ira. 17a

CD Wandan egindako ligako estreinaldiak utzitako albiste onetako bat bi jokalari berriren debuta izan zen. Marta Sanadri, titular gisa, eta Nahikari Garcia, bigarren zatian, Athleticeko elastikoarekin aritu ziren lehen minutuetan. Ezin izan zuten garaipenarekin ospatu, baina biek ala biek duten talentu handiaren distira utzi zuten.

Marta Sanadri aukeratu zuen David Aznarrek erasoko erreferentzia izateko lehiaketa erregularreko bigarren jardunaldian. Donostiarrak 58 minutu jokatu zituen, eta presio-lan handia egin zuen aurkariaren atzealdean. Sanadrik nabarmendu zuenez, "pozik nago lehen minutuak jokatzeagatik, baina emaitza ez da espero genuena izan. Talde ona gara eta hurrengo erronketarako prestatzen jarraitu behar dugu".

Hain zuzen ere, Nahikari Garciak ordezkatu zuen Sanadri norgehiagoka erasoko puntan amaitzeko. Añorgakoak ere aurkariaren atzealdea estutu zuen eta markagailua murrizteko abagunea izan zuen. Hala ere, Lola Gallardok gelditu egin zuen bere saiakera eta ezin izan zuen golik sartu bere debutean. Honako hau izan zen erasotzailearen balorazioa partidaren amaieran: "Ondo lehiatu gara eta hori garrantzitsua da aurrean genuen aurkaria kontuan hartuta. Ausartak izan gara eta ondoen geundenean golak jaso ditugu. Hauxe da jarraitu beharreko bidea".

Arlo pertsonalari dagokionez, Nahikari pozik agertu zen bere debutarekin: "Oso pozik nago. Hainbeste hilabete jokatu gabe egon ondoren berriro futbolari sentitzeko gogo handia nuen. Ahalik eta lasterren sartu behar dut taldearen dinamikan. Ondo ari gara lanean, giro bikaina dago eta hori beti da oso garrantzitsua".

Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 29a

"Egiten ari garen bidean sinesten dugu"

Emakumezkoena

David Aznarrek taldeak Bartzelonan lehen puntuak batzeko duen ilusioa azaldu du lehiaketaren hasiera honetan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretotik, biharko Levante Las Planas-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 25a

Emakumezkoen taldearen plangintza urriaren 1era arte

Emakumezkoena

Lehoiak F Ligan lehiatuko dira berriro aste honetan, eta Bartzelonara joango dira Levante Las Planasen aurka jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 20a

èggo, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko babesle berria

Emakumezkoena

2013tik Espainian dagoen Belgikako sukalde-enpresak bat egin du Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen proiektu bereizgarriarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 18a

Emamukezkoen taldearen lan plangintza irailaren 24ra arte

Emakumezkoena

David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

Porrota ligako estreinaldian Atletico de Madriden aurka

Emakumezkoena

Athletic Clubek hiru gol jaso ditu bigarren zatian, lehen zati oso parekatu baten ostean

Ikusi gehiago
2023ko ira. 15a

"Ilusioz gainezka gaude"

Emakumezkoena

David Aznarrek eta lehoiek "gogo handiz" ekingo diote lehiari aurkari garrantzitsu eta zail baten aurka, baina ederto aurre egitea espero dute

Ikusi gehiago
2023ko ira. 15a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Atletico de Madrid-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 14a

Lehoiak Atletico de Madrid indartsuaren aurka estreinatuko dira ligan

Emakumezkoena

Futbolarien greba bertan behera geratu ondoren, Athleticek denboraldiko lehen partida jokatuko du larunbat honetan (12:00etan) CD Wandan

Ikusi gehiago