Mikel Vesgak peña zuri-gorria estreinatu du etxean

Mikel Vesgak peña zuri-gorria estreinatu du etxean

Erdilariaren senideek eta lagunek bilgune berri bat ireki dute Gasteizeko erdigunean

Athletic Gasteizko bihotzera itzuli da Mikel Vesgaren eskutik, enbaxadore ezin hobea horretarako. Iradier tabernan bilduta, jokalariaren ingurukoek egia bihurtu dute aspaldiko nahia: Athletic Clubeko peña ofizial bati forma eta jarduna ematea, erdilari gasteiztarraren eta bere jarraitzaile, gertuko, familia eta lagun guztien arteko lotura ezabaezin batekin. 

Athleticek Mendizorrotzan jokatuko duen partidarako bi egun falta direnean, asteazken honetan Mikel Vesga Peña inauguratu dute Gasteizen. Iradier Arenatik oso gertu, Pio XII.a kalean, jokalaria bera eta Dani Garcia, Oscar de Marcos eta Dani Vivian taldekideak izan dira bertan. Lehen taldeko jokalariez aparte, Andoni Goikoetxea eta Jose Mari Igartua lehoi ohiak izan dira bertan, baita Manolo Delgado eta Egoitz Begoña batzordekidea. 

Peña Txapeldun historikoak Gorbeia kaleko Toba utzi eta Arriaga Lakuako Piscis tabernara joan behar izan zuen. Orain, Mikel Vesgak bere tokia itzuli dio Athletici Arabako hiriburuaren erdigunean.