Bihotz zuri-gorria Araban
Lehen taldea

Bihotz zuri-gorria Araban

Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia

2023ko ira. 21a

Iragan ekainean, zale ugarirekin batera, Athletic Clubeko hainbat jokalari ohi Laudioko Kasinoan elkartu ziren Victor Urquijori omenaldia eta aitortza egiteko. 1938ko abuztuaren 16an jaioa, bere herriko Villosa futbol taldean eman zituen lehen urratsak. 19 urte eskas zituela, Deportivo Alaveseko begiraleen atentzioa bereganatu zuen eta Mendizorrotzako taldearekin sinatu zuen. Gasteizen urtebete igaro ostean, Basconiara joan zen eta, Basozelain maila altua erakutsita, 1959an Athleticera salto egin zuen. Martim Francisco brasildarra entrenatzaile lanetan ari zela, Urquijo hainbat mito zuri-gorriekin egin zuen bat. Besteak beste, Carmelo, Orue, Canito, Garay, Mauri, Maguregi, Koldo Agirre, Artetxe, Markaida edo Eneko Arietarekin.

San Mamesen bi denboraldi igaro eta gero, garai hartan Garellanoko futbol zelaian jokatzen zuen SD Indautxura joan zen. Bertan, talde zuri-gorrian aritutako hainbat jokalari eta entrenatzailerekin elkartu zen. Euren artean, Argoitia, Etxabe, Etxebarria, Larrauri, Latatu, Placido Bilbao, Quintela, Sabino Agirre edo Zorriketa aldagelan eta Fernando Daucik eslovakiarra eta Jose “Txato” Irarragorri aulkitxoan. Bilboko erdiguneko taldean, erasoko jokoa Jose Eulogio Garaterekin partekatu zuen Victor Urquijok.

SD Indautxun egindako denboraldi bikainek Athletic Clubera itzultzeko abagunea eskaini zioten 1963 urtean. Laudioarraren bigarren aro zuri-gorrian, Juan Otxoa aritu zen entrenatzaile gisa eta lantaldean Iribar, Iñaki Saez, Aranguren, Argoitia edo Fidel Uriarte bezalako futbola gazteekin aldagela partekatu zuen. Hilabete batzuk beranduago, 1964ko urtarrilaren 12an, Di Stefanoren Real Madrid taldearen aurkako tantoa erdietsi zuen. Garai hartako hedabideek, gol hura, Klubaren historiako bi milagarren tantoa bezala izendatu zuten eta Urquijo omentzeko afaria antolatu zuten, aurrelari arabarrari garaikur berezia emanez gainera. Ondoren, efemeridea zuzendu eta 2000. gola Latorrerena izan zela zehaztu zen. 

San Mames utzi eta Andaluziara jo zuen, Huelvako Recreativo taldean aritzeko. Colombino futbol zelai zaharrean, Maguregi, Markaida, Lopez edo Renteria bezalako lehoi ohiekin koinzitu zuen berriz, baita Juan Mari Emery atezain gipuzkoarrarekin -egun Aston Villako entrenatzailearen aita- edo Enrique Mateosekin, Real Madrid-ekin 5 Europako Kopa irabazi zuen jokalarietako batekin. Urquijoren azken urratsak Laudioko Villosan izan ziren.

85 urterekin, bere bi alaba eta ilobetako batek lagunduta, Athletic Clubekin hitzordua egin du Laudioko Lamuza Parkean, ekainean omenaldia jaso zuen lekutik oso gertu. Topaketan, bere ibilbidea errepasatu zuen, Deportivo Alavesen eta, nola ez, bereziki Athletic Cluben egindako urteak gogoratuz. Victor Urquijo, bihotz zuri-gorria Araban.

 

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 9a

"Bihar bolada onean jarraitzen dugula demostratu beharko dugu"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek uste du biharko partida "garrantzitsua" dela talde zuri-gorriaren une ona berresteko

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Adu Aresen mediku-txostena

Lehen taldea

Jokalaria ez da gaur arratsaldean Granadara joango

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Deialdia: Granada CF-Athletic Club (16. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 10, 16:15ean Los Carmenenes zelaian joaktuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarraitu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, biharko Granada CF-Athletic Club partidaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Partida non ikusi: Granada FC-Athletic Club

Lehen taldea

Igande honetan 16:15etatik aurrera Nuevo Los Carmenesen jokatuko den LaLiga EA Sportseko neurketa zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebista kateak

Ikusi gehiago
2023ko abe. 8a

Txitxo Amezketa: Bost hamarkadako harreman emankorraren aitzindaria

Kluba

Iruindarra izan zen Lezamara iritsi zen lehen futbolaria, UDC Txantrea KKE taldearekin hitzartutakoaren ondorioz

Ikusi gehiago
2023ko abe. 8a

Mikel Jauregizar Athleticekin estreinatu da

Lehen taldea

Bermeoko erdilaria Ernesto Valverderen aginduetara debutatu duen bosgarren jokalaria izan da denboraldi honetan

Ikusi gehiago
2023ko abe. 7a

Athletic sendotasunez aurrera doa Kopan

Lehen taldea

Lehoiek, El Sardineron zaleek lagunduta, Cayon gainditu dute Villalibreren bi golekin eta Nico Williamsen amaierako gol bikainarekin

Ikusi gehiago
2023ko abe. 7a

Partida aurrekoa: CD Cayon-Athletic Club (Kopako 2. Kanporaketa)

Lehen taldea

Ezagutu El Sardinero zelaian (21:00etan) jokatuko den Kopako bigarren txandako partidaren xehetasun guztiak

Ikusi gehiago
2023ko abe. 6a

Deialdia: CD Cayon-Athletic Club (2. Kanporaketa Kopa)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 7, 21:00etan El Sardineron jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago