Partida aurrekoa: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga 6. J)

Partida aurrekoa: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga 6. J)

Lau jardunaldi jarraian galdu gabe kateatu ondoren, lehoiek beste garaipen bat lortu nahi dute goiko postuetan finkatzeko

Athletic Clubek LaLiga EA Sportseko seigarren jardunaldia irekiko du Mendizorrotzan Deportivo Alavesi bisita eginez. Denboraldiko bigarren derbia izango da eta lehoiak Gasteizera itzuliko dira Arabako taldea igo ondoren. Hamar punturekin eta Europako postuetan, Ernesto Valverdek aulkitik zuzendutako taldea une gozo hau luzatzen saiatuko da txapelketako lehen txanpa honetan.


Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde babazorroaren aurka jokatzeko. Nolaskoainek eta Nico Williamsek min hartuta jarraitzen dute eta baja izango dira. Bestalde, Adu Ares eta Unai Gomez harrobiko jokalariek hautatuen artean jarraitzen dute. Cadizen aurkako jokalari zerrenda berdina. 

Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverderen adierazpenak osorik, gasteiztarren eta bilbotarren arteko lehiaren aurretik.

Aurkaria


1921ean sortua, hasierako "Sport Friends" izena aldatu ondoren, Deportivo Alaves lehen aldiz igo zen Lehen Mailara 1929/30 denboraldian. Ordutik hona, Arabako taldea maila askotatik igaro da eta hainbat krisi ekonomiko eta kirol krisi bizi izan ditu. 2000ko hamarkadan, Lehen Mailara bueltan, UEFA Koparako sailkatzea lortu zuen. 2001ean bigarren txapelketa kontinentaleko finala jokatu zuen euren zaleentzako partida historiko batean. Gasteiztarrek galdu egin zuten Liverpoolen aurka (5-4).

Arazoak kirol bolada txarrekin, jaitsiera eta igoera berriekin eta arazo ekonomikoekin itzuli ziren hurrengo urteetan, eta ia desagertu egin zen 2011n. Orduan, Josean Querejeta buru zuen enpresa talde batek klubaren agintea hartu zuen. Ondoren, 2016/17 denboraldian, bere historiako Kopako lehen finala jokatu eta 3-1 galdu zuen FC Barcelonaren kontra. Talde babazorroak gorengo mailan jarraitu zuen duela bi denboraldi arte, eta ikasturte honetan bueltatu da, play off agoniko batean igo ondoren, Asier Villalibre gure jokalariak Levante UD taldearen aurkako kanporaketa erabakigarrian azken unean penaltiz egindako golari esker.

Gasteiztarrek etxeko bi partidak irabazi dituzte, baina oraindik ez dakite zer den etxetik urrun puntuatzea.

Estatistikak

1930/31 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Deportivo Alavesek eta Athletic Clubek 34 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean, eta balantze positiboa daukate zuri-gorriek: 21 garaipen, 7 berdinketa eta 6 porrot.

Mendizorrotzan jokatutako neurketei dagokienez, lehoiek ere emaitza onak lortu dituzte. Athleticek 8 garaipen, 4 berdinketa eta 5 porrot erdietsi ditu.

Arabako hiriburuan bien arteko azken bost norgehiagokei erreparatuz, emaitzek etxekoen aldera jo dute, bi berdinketa eta hiru porrotekin.

Kontsultatu Deportivo Alavesen aurkako estatistika osoak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.