

Athletic Clubek AC eSports Tournament-a aurkezten du, EA Sports FC 24 (lehengo FIFA) jokoaren PlayStationeko online txapelketa, zalego zuri.gorriari doan eskainiko zaiona. Halaber, txapelketak bi final izango ditu San Mamesen eta erakargarritasun handi gisa, lehen taldeetako jokalariek parte hartuko dute.
Klubaren sarrera da eSporten munduan, non Joko Arduratsuan eta Athletic definitzen duten filosofia eta balioetan oinarritutako ikuspegi bereizgarri baten bidez posizionatzea bilatzen duen.
Hori dela eta, bere bazkideak, Club Athletic-eko kideak, peñistak eta Gazte Abono adinez nagusiak alde batetik (Club Athletic Liga), eta besteak (Harrobiko Liga) hitzartutako ikastetxe eta kluben ordezkari gisa 14 eta 17 urte bitarteko gazteak izango dira lehenengo edizio honetan parte hartuko dutenak. IZENA EMAN ORAIN.
Urritik abendura bitartean online garatuko da eta aurrez aurreko bi final izango ditu San Mamesen, non lehen taldeetako jokalariak lehian sartuko diren. Txapelketa PlayStation bidez eta EA Sports FC jokoarekin bakarrik jokatuko da, Athleticen gizonezkoen eta emakumezkoen taldeekin beti. Lehiaketako zenbait partida streaming plataformetan eskainiko dira sektorean esperientzia duten casterren eskutik.
Sailkapen-faseko partida erabakigarriak eta txapelketako finalak aurrez aurre jokatuko dira San Mamesen azaroaren 25ean eta abenduaren 16ko eta 17ko asteburuan, harmailetan ikusleak egongo diren zuzeneko ekitaldi banatan eta hainbat jolas-jarduera, joko, zozketa eta sorpresa batuko dituztelarik.
Harrobiko Liga eta Club Athletic Liga
AC Sports Tournament txapelketak bi parte-hartze ildo izango ditu txapelketaren azken fasera arte: Harrobiko Liga, non 14 eta 17 urte bitarteko adin txikiko athleticzaleak lehiatuko diren, euren ikastetxeak eta hitzartutako klubak ordezkatuz, eta Club Athletic Liga, adin nagusikoentzat, bazkide direnentzat, Gazte Abonoarentzat, peñazaleentzat edo Club Athleticeko kideentzat. Oraindik Klubekoa ez bazara, urriaren 13a baino lehen gorritazuria txartela eskuratu eta eman izena.
Finalera iristen diren bi ligetako parte-hartzaileek hiruko finala jokatuko dute, eta bertan lehen taldeetako futbolariak batuko dira.
Online Jardunbide Egokien Ziurtagiria
Athletic Clubek doako prestakuntza laburra sortu du AC eSports Tournament programan parte hartzen duten adingabeak bideojokoez eta online jarduerez ingurune seguru batean gozatzeko jardunbide egokiei buruz kontzientziatzeko helburuarekin.
Prestakuntza amaitzeko, galdetegia bete beharko da Online Jardunbide Egokien Ziurtagiria lortzeko. Baldintza hori nahitaezkoa da Harrobiko Ligan izena eman nahi duten parte-hartzaile guztientzat (adingabeak).
Izena emateko fasea
AC eSports Tournament webgunean izena emateko fasea zabalik dago dagoeneko. Athleticzalea bazara eta futboleko bideojokoak gustuko badituzu, eman izena orain eta, jolastu!


Salesforce CRMaren mantentze-zerbitzuaren, euskarriaren eta bilakaeraren lizitazioa
Kluba
Eskaintzak 2023ko abenduaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira


Club Athletic: Atletico Madrilen aurka, argazkia hamaikakoarekin
Kluba
San Mameseko hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia aterako duten kideen kodigoak kontsulta itzazu


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren


Martxan da AC CUPen bigarren edizioa
Kluba
Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketak bere talentua erakutsiko duten milaka futbolari gazte elkartuko ditu Lezaman eta San Mamesen 2024ko ekainaren 5etik 9ra


Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta
Lehen taldea
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera


Club Athletic: lortu Realaren aurkako partidarako sarrerak
Kluba
Abenduko galderak urtarrilean San Mamesen jokatuko den derbirako bi sarrera bikoitz ditu sari


Athletic Club, Euskararen Egunarekin bat
Kluba
Ohikoa den moduan, Klubak euskarari eskainitako jardunaldia ospatu du


Online taberna. Athletic Club - Rayo Vallecano
Kluba
Egin klik beheko botoian gaur arratsaldeko partidarako eskaria egiteko. Online ordaindu eta zure San Mameseko eserlekutik gertuen dagoen Poza tabernan jaso ahal izango duzu eskatutakoa, ilararik itxaron gabe


Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa
Kluba
Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko


Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Bazkideen Txokoa
Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte