

Asteazken honetan, Athletic Clubek eta Getafe CF taldeek 7. jardunaldiko partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, partida jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 17:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. Hurbildu garaiz João Pinto omentzeko Jose Angel Iribarrek One Club Man 2023 saria ematerakoan.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS)
- Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.
Sarreren salmenta
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Irailak 26, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Irailak 27, asteazkena, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.
San Mames VIP Area sarrerak
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
San Mames VIP Area sarrerak erosi
Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean kokatuta dagoena) 10:00etatik partida amaitu eta ordubete gerora egongo da zabalik, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu neurketa Geuria!-n, San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan. 16:00etatik 23:00etara bitarte izango da zabalik, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.
Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da, 9:30etatik 16:30etara, eguneko menu zerbitzuarekin. San Mames Jatetxeak ere ateak zabalik izango ditu, 13:30etatik 16:30etara.
AC Museoa eta San Mames Tourra
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan dagoena) 17:00ak arte. Partida eguna denez, San Mameseko Tourraren azken bisita 15:15ak arte egin ahal izango da.


Partida aurrekoa: CD Cayon-Athletic Club (Kopako 2. Kanporaketa)
Lehen taldea
Ezagutu El Sardinero zelaian (21:00etan) jokatuko den Kopako bigarren txandako partidaren xehetasun guztiak


Deialdia: CD Cayon-Athletic Club (2. Kanporaketa Kopa)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 7, 21:00etan El Sardineron jokatuko den partidarako


"Guztiontzako jaia izatea nahi dugu eta noski, irabaztea espero dugu"
Lehen taldea
CD Cayonen aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, Valverdek azpimarratu du "haiek dena dutela euren alde irabazteko, baina guk ere bai"


Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, biharko CD Cayon-Athletic Club partidaren aurretik


Non ikusi partida: CD Cayon-Athletic Club
Lehen taldea
Ostegun honetan 21:00etatik aurrera 2023/24 Kopako bigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak


Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta
Lehen taldea
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera


Lan plangintza abenduaren 10era arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka abenduaren 10era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


"Ez dugu nahi hau bolada puntual bat izatea"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek anbizio handia erakutsi du Athleticek Rayo Vallecanori 4-0 irabazi ostean
-150.jpg)
.jpg)
Mikel Vesga mediku-txostena
Lehen taldea
Jokalariak Athletic Club eta Rayo Vallecanoren arteko partidako beroketa lanak bertan behera utzi behar izan ditu


Gol-kopuru handia eta pozez gainezka San Mamesen
Lehen taldea
Athleticen jardunaldi zoragarria: 4-0 irabazi du Rayo Europako postuetarako aldea handitzeko eta Nicok bikain biribildu du lana