"Neurketa gogorra eta zaila aurreikusten dugu"

"Neurketa gogorra eta zaila aurreikusten dugu"

Ernesto Valverdek uste du "lehiakorrak eta sendoak izatea" funtsezkoa izango dela biharko partidaren emaitzan

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak bere iritzia eman du bihar, 19:00etatik aurrera, Getafe CF taldearen aurka San Mamesen jokatu aurretik. Entrenatzaile zuri-gorria pozik agertu da LaLigako azken jardunaldietan lehoiek erakutsi duten errendimenduarekin, eta ez du ezkutatu garaipen berri bat lortzeak izango lukeen garrantzia, nahiz eta aurrean duten partida zaila izan: "Hiru partida irabazi eta gure ildo onari jarraipena eman nahi diogu. Partida zaila izango da bi taldeentzat. Getafe aurkari deserosoa da, partida onak egiten ari da, puntuak etxean lortu dituen arren. Neurketa gogorra, lehiatua eta zaila espero dugu. Irabazteko ilusioarekin goaz, taldearen une na finkatu eta beste hiru puntu batzeko".

Horretarako, Valverdek argi dauka zeintzuk izango diren norgehiagokaren gakoak: "Lehiakorrak eta sendoak izan beharko gara arlo guztietan. Ondo jokatzen saiatuko gara, gol abaguneak sortzen eta euren defentsa deseroso jartzen".

Azkenik, atzealadearen errendimendu onaz galdetuta, honako hau adierazi du Athleticeko entrenatzaileak: "Egia esan, arlo guztietan ondo gaude. Defentsaren arloa ez da erasoalditik bereizten. Ondo defendatzen baduzu, ondo erasotzen duzu, eta alderantziz. Zentzu horretan, taldearekin zerbait atzerago defendatu behar izan dugunean, solidarioak izan gara eta ondo jardun gara. Unai Simonen momentu ona ere baloratu behar da, interbentzio onak izaten ari baita".