

"Sari hau jasotzea poz handia da, eta oso eskertuta nago Athletic Clubekin, nire burua aintzatesteagatik". João Pinto, FC Portoko jokalari mitikoa, pozik agertu da San Mamesen, One Club Man 2023 gisa komunikabideen aurrean egindako aurkezpenean.
Jokalari ohi portugaldarra 16 denboraldiz aritu zen Dragoi Urdinetan eta klubaren historian partida gehien jokatu dituen futbolaria da, 587 neurketekin. Pintok onartu duenez, gaur egun "zaila da nirea bezalako kirol-ibilbide bat egitea, beti talde berean. Oso zaila da klub berean urte askoan jokatzen duten jokalariak izatea. Gaurko futbola duela hogeita hamar urtekoaren desberdina da eta jokalari onak beti leku berean egotea zaila bihurtu da".
Pintok 80ko hamarkadako Athletic ekarri du gogora, bera oraindik jardunean zegoenean: "Klub desberdina zen eta izaten jarraitzen du, bertako jokalariekin bakarrik jokatzen duelako. Garai hartan titulu garrantzitsuak lortu zituen, Clemente aulkian zela FC Barcelona eta Real Madrid bezalako aurkarien aurka jokatutako bi Ligak kasu. Horrek oso ondo hitz egiten du Athleticen balioei buruz".
Defentsa portugaldarrak Jose Angel Iribar izan zuen lagun aurkezpen ekitaldian. Zurigorriz jantzitako partida gehien jokatu dituen Athleticeko jokalaria da Iribar eta berak emango dio saria gaur arratsaldean Athletic Club-Getafe partidaren atarian, San Mamesen. Gainera, Jon Berasategik, talde zuri-gorriko zuzendari nagusiak, portugaldarraren irudia goraipatu du sari honen bidez: "Athletic Clubentzat ohorea da João Pinto hemen edukitzea eta saritzea. Sari honi buruz hitz egiten dugunean, ez gara klub bereko ibilbide bakarrez bakarrik ari, baizik eta atzean dauden balioez ere: leialtasuna, konpromisoa, kiroltasuna eta errespetua. Pintok eta Athletic Clubek partekatzen dituzten balioak".



Salesforce CRMaren mantentze-zerbitzuaren, euskarriaren eta bilakaeraren lizitazioa
Kluba
Eskaintzak 2023ko abenduaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira


Club Athletic: Atletico Madrilen aurka, argazkia hamaikakoarekin
Kluba
San Mameseko hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia aterako duten kideen kodigoak kontsulta itzazu


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren


Martxan da AC CUPen bigarren edizioa
Kluba
Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketak bere talentua erakutsiko duten milaka futbolari gazte elkartuko ditu Lezaman eta San Mamesen 2024ko ekainaren 5etik 9ra


Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta
Lehen taldea
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera


Club Athletic: lortu Realaren aurkako partidarako sarrerak
Kluba
Abenduko galderak urtarrilean San Mamesen jokatuko den derbirako bi sarrera bikoitz ditu sari


Athletic Club, Euskararen Egunarekin bat
Kluba
Ohikoa den moduan, Klubak euskarari eskainitako jardunaldia ospatu du


Online taberna. Athletic Club - Rayo Vallecano
Kluba
Egin klik beheko botoian gaur arratsaldeko partidarako eskaria egiteko. Online ordaindu eta zure San Mameseko eserlekutik gertuen dagoen Poza tabernan jaso ahal izango duzu eskatutakoa, ilararik itxaron gabe


Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa
Kluba
Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko


Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Bazkideen Txokoa
Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte