

Iker Muniainek, Txetxu Rojo jokalari historiko berdindu du gaur Athletic Clubeko elastikoarekin jokatutako partiden rankingean. Getafe CF taldearen aurkako norgehiagoka honek Athletic Clubeko kapitainaren 541.na suposatzen du. Hain zuzen ere, LaLigako 410 neurketa, 56 Kopan, 4 Superkopan eta 61 Europan (54 Europa Ligan eta 7 Txapeldunen Ligan) jokatu ditu. Orain, 'Rojo I'-rekin batera, bere bizitzako taldean partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria bilakatu da.
Txantreakoak 15 denboralditan lortu du kopuru mitiko hori, eta horrek jokalari nafarrak urte hauetan guztietan taldean izan duen garrantziaz eta denboraldi bakoitzean pilatu dituen partiden zama handiaz hitz egiten du. Gogoan izan behar da Muniainek belauneko bi lesio larri izan zituela eta hainbat hilabetez zelaietatik urrun eduki zutela.
Athletic Clubekin partida gehien jokatu dituzten jokalariak
1. Iribar (614)
2. Muniain (541)
3. Rojo I (541)
4. Joseba Etxeberria (514)
5. Iraola (510)
6. Susaeta (507)
7. De Marcos (503)
8. Piru Gainza (496)


Partida aurrekoa: CD Cayon-Athletic Club (Kopako 2. Kanporaketa)
Lehen taldea
Ezagutu El Sardinero zelaian (21:00etan) jokatuko den Kopako bigarren txandako partidaren xehetasun guztiak


Deialdia: CD Cayon-Athletic Club (2. Kanporaketa Kopa)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 7, 21:00etan El Sardineron jokatuko den partidarako


"Guztiontzako jaia izatea nahi dugu eta noski, irabaztea espero dugu"
Lehen taldea
CD Cayonen aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, Valverdek azpimarratu du "haiek dena dutela euren alde irabazteko, baina guk ere bai"


Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, biharko CD Cayon-Athletic Club partidaren aurretik


Salesforce CRMaren mantentze-zerbitzuaren, euskarriaren eta bilakaeraren lizitazioa
Kluba
Eskaintzak 2023ko abenduaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira


Club Athletic: Atletico Madrilen aurka, argazkia hamaikakoarekin
Kluba
San Mameseko hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia aterako duten kideen kodigoak kontsulta itzazu


Non ikusi partida: CD Cayon-Athletic Club
Lehen taldea
Ostegun honetan 21:00etatik aurrera 2023/24 Kopako bigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren


Martxan da AC CUPen bigarren edizioa
Kluba
Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketak bere talentua erakutsiko duten milaka futbolari gazte elkartuko ditu Lezaman eta San Mamesen 2024ko ekainaren 5etik 9ra


Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta
Lehen taldea
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera