
Umeen sarrerak UD Almeriaren kontra
Umeen sarrerak UD Almeriaren kontra
San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa jaso ezazu
Irailaren 28tik irailaren 30eko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 14 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako bederatzigarren jardunaldiaren Athletic Club-UD Almería neurketarako.
Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK loturan klikatuz, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.
Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, hemen
ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.