"Egiten ari garen bidean sinesten dugu"
Emakumezkoena

"Egiten ari garen bidean sinesten dugu"

David Aznarrek taldeak Bartzelonan lehen puntuak batzeko duen ilusioa azaldu du lehiaketaren hasiera honetan

2023ko ira. 29a

David Aznar Athletic Clubeko teknikaria komunikabideen aurrean agertu da gaur arratsaldean Lezaman, taldea bihar Bartzelonara abiatu aurretik. Lehoiek ligako hirugarren jardunaldia jokatuko dute Levante Las Planasen aurka (igandean, 17:00etan).

Entrenatzaile zuri-gorriak nabarmendu duenez, "asko aldatu zitzaigun lehiaketa hasiera. Granada CF igo berriaren aurka debuta egingo genuen etxean, eta Txapeldunen Ligan sartzeko faboritoetako baten etxean hastea egokitu zitzaigun. Hasiera arraro samarra izan da, baina irteera honi gogotsu ekingo diogu".

Athleticek porrotarekin estreinatu zuen denboraldia Atletico de Madriden zelaian, eta ikasturte hasiera honetan denboraldiaurreko sentsazio onak berretsi nahi ditu. Gainera, erizaintza, pixkanaka, husten ari da, iraupen ertain edo luzeko lesioak dituzten jokalariak izan ezik. "Jendea berreskuratzen ari gara eta oso pozik gaude 22 jokalarirekin entrenatzen ari garelako eta igandean aurkituko dugun testuingururako onenak direnak aukeratuko ditugu", azaldu du Davidek.

"Ez dugu haien jokoan sartu behar"

Aurkariari dagokionez, David Aznarrek talde kataluniarraren aurka jokatuko duen lehen aldia izango da. "Zelai zaila da eta asko estutuko gaituzte. Ligari ondo ekin zioten hiru punturekin. Ahalik eta gehien exijituko digute, baina indargune asko ditugu irabazteko. Joko zuzenaz, erorketez eta trantsizioez apur bat abusatzen duen taldea da. Joko horretan ez sartzen saiatuko gara, haiek gu baino hobeak izango baitira joko trabatuago horretan. Baloiarekin dominatzaileak izan nahi dugu eta oso kontzentratuta egon behar dugu. Irabazten eta talde oso serio baten aurrean ausartak izaten saiatuko gara jokoaren une guztietan. Lehiakorrak izan behar dugu 90 minututan zehar".

Azkenik, Lezamako eguneroko lanaz baikor agertu da. "Jokalariak oso kontzentratuak eta biziak ikusten ditut. Konfiantza handia dut taldearengan, egunetik egunera gehiago ematen didate eta hobeak garela sentitzen dut". Gainera, Aznarrek esan du argi dagoela taldeak konfiantza lortzeko puntuak behar dituela, baina "egiten ari garen horretan eta egiten ari garen bidean sinesten dugu; denboraldi polita eman diezaguke horrek. Urriaren amaieran hurrengo geldialdia iritsi baino lehen ziklo honetan hiru puntu lortzeko ilusioa dugu".

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 4a

Emakumezkoen lan plangintza abenduaren 10ra arte

Emakumezkoena

David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetan hasiera batean:

Ikusi gehiago
2023ko aza. 29a

Talde lan berezia Getxo Kirolaken instalazioetan

Emakumezkoena

Liga F-ko geldialdia aprobetxatuz, lehoiek Fadurako kiroldegiko instalazioak bisitatu zituzten kirol ezberdinak praktikatzeko

Ikusi gehiago
2023ko aza. 27a

Emakumezkoen lan plangintza abenduaren 3ra arte

Emakumezkoena

David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetan hasiera batean:

Ikusi gehiago
2023ko aza. 26a

Athleticek garesti saldu du FC Barcelonaren aurkako porrota

Emakumezkoena

Zuri-gorriek lan bikaina egin dute defentsan eta 0-4koa baino zigor txikiagoa merezi izan dute

Ikusi gehiago
2023ko aza. 25a

Deskargatu Athletic Club - FC Barcelona (Liga F, 10. J) partidaren buletina

Emakumezkoena

Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 10. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina

Ikusi gehiago
2023ko aza. 25a

Liga F-ko Athletic Club-FC Bartzelona partidarako sarrera

Emakumezkoena

Lezamako plaza kopurua beteta daudenez, egindako zozketetan saritutako bazkideak, Gazte Abonoa, Club Athletic edo sarrera balioduna duten pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira Lezaman.

Ikusi gehiago
2023ko aza. 25a

"Onenen aurrean neurtzeko aukera bat da"

Emakumezkoena

David Aznarrek konfiantza du Lezamak duen energian eta zaleekiko konexioan "liderren aurka lehiatzeko"

Ikusi gehiago
2023ko aza. 25a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamatik

Ikusi gehiago
2023ko aza. 24a

Partidarik galdu ez duen FC Barcelonak bisitutako du Lezama

Emakumezkoena

Athletic Clubek igandean, 18:00etatik aurrera (DAZN), punturik galdu gabe sailkapenaren buruan dagoen taldea hartuko du

Ikusi gehiago
2023ko aza. 24a

Tell My Skin, emakumezkoen Athletic Cluben babesle berria

Emakumezkoena

Dermatologia eta estetika integratiboko klinikak hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du eta bere logoa lehen taldearen entrenamendu eta beroketako kamisetaren aurrealdean agertuko da

Ikusi gehiago