
"Beraiek sendoago egon dira eta gehiago asmatu dute"
"Beraiek sendoago egon dira eta gehiago asmatu dute"
Valverdek emaitzak dioena baino derbi parekatuagoa galdu izana deitoratu du
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Reale Arenan Realaren aurkako derbian galdu ostean: "Emaitzei begiratzen diezunean eta talde batek 3-0 irabazi duela ikusten duzunean, uste duzu jaun eta jabe izan dela eta aukera asko izan dituela, baina gaur ez da hori gertatu. "Beraiek sendoago egon dira eta gehiago asmatu dute. Jokalari onak dituen talde bikaina da".
Gainera, entrenatzaile zuri-gorriak egun txarra izan dutela aitortu du: "Partida nahiko itxita zegoen, biok estutzen ari ginen eta gol gutxi egongo zirela zirudien. Lehenengoa egin digutenean, berdinketatik gertu egon gara, bigarrena egin digute, eta ondoren ere berriro neuketan sartzeko parada izan dugu. Gero hirugarrenarekin zaila zen".