Partida aurrekoa: Real Sociedad-Athletic Club (LaLiga 8. J)

Partida aurrekoa: Real Sociedad-Athletic Club (LaLiga 8. J)

Donostiarren eta bilbotarren arteko derbia larunbat honetan, 21:00etatik aurrera, Reale Arenan

Athleticek LaLiga EA Sportseko azken derbia jokatuko du etxetik kanpo zortzigarren jardunaldian. Oraingoan, lehoiek Realaren aurka neurtuko dituzte indarrak Reale Arenan (21:00etan) Denboraldiko hirugarren lehia erregionala izango da, Sadarren (0-2) eta Mendizorrotzan (0-2) irabazi ondoren, eta zuri-gorriek emaitza dinamika on honekin jarraitzea dute helburu. Talde txuri-urdina bosgarrena doa sailkapenean 12 punturekin eta bilbotarrak laugarren postuan daude bi unitate gehiagorekin.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 21 jokalari deitu ditu talde donostiarraren aurka jokatzeko. Berritasun nagusia Nico Williamsen itzulera behin arazo fisikoak gaindituta. Bestalde, Unai Gomezek min hartu du azken orduan. Nolaskoainek eta Iñigo Ruiz de Galarretak, berriz, lesionatuta jarraitzen dute eta baja izango dira. Gainera, Sancetek zigorra bete beharko du aurreko jardunaldian kanporatua izan ondoren. Adu Ares harrobiko jokalariak hautatuen artean jarraitzen du.

Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valverderen adierazpenak osorik, zuri-gorrien eta txuri-urdinen arteko norgehiagokaren aurretik.

Aurkaria

1909ko irailaren 7an sortu zen ofizialki, baina bere jatorriak 1904. urtera eramaten gaitu, Donostiako Recreation Club elkarte zaharrarekin eman baitzituen lehen urratsak. Donostiarrek 76 denboraldi jokatu dituzte Lehen Mailan eta bi liga titulu lortu dituzte 1980/81 eta 1981/82 denboraldietan. Reala bigarren Mailara jaitsi zen 2006/07an eta 2010ean itzuli zen maila gorenera. Txapeldunen Ligako aurtengo ediziorako sailkatuta, Europako txapelketetan hainbat partaidetza jarraian kateatu dituzte. Era berean, Europako Kopako finalerdietara iritsi zen 1982/83an, Hanburgo txapeldunak kanporatuta.

Zalantzaz beteriko ikasturte hasiera baten ondoren, Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldea une onean iritsiko da euskal derbira, bi liga garaipen jarraian lortuta eta Txapeldunen Ligako estreinakoan Inter Milanen aurka berdinketa bat erdietsita.

Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Realak 152 partida jokatu dituzte guztira maila gorenean eta emaitza positiboa lortu dute zuri-gorriek: 61 neurketa irabazi dituzte, 39 berdindu eta 52 galdu.

Reale Arenan jokatutako derbiei dagokienez, Athletic Clubek 20 garaipen, 19 berdinketa eta 37 porrot pilatu ditu orain arte jokatutako 76 liga norgehiagoketan.

Bi taldeek Donostian jokatutako azken bost neurketei erreparatuz, Athleticek bi berdinketa eta hiru porrot lortu ditu.

Kontsultatu Realaren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan zehar

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.