Club Athletic: lortu Celta eta Rayo Vallecanoren aurkako sarrerak

Club Athletic: lortu Celta eta Rayo Vallecanoren aurkako sarrerak

Urriko galderak San Mamesen jokatuko diren partida hauetarako lau sarrera bikoitz ditu sari

Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.

Urriko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko den RC Celta eta Rayo Vallecanoren aurka San Mamesen jokatuko diren partidetarako lau sarrera bikoitz zozkatuko dira. 

Hauxe da galdera: "Thinking Football film festival-a aurten urriaren 9tik 14ra ospatuko da. 2022ko Publiko Saria irabazi duen zein filmarekin hasten da jaialdia?. Erantzuna baldin badakizu, bete galdetegi hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. 

Iraileko lehiaketako irabazleak, eta hortaz, Almeriaren eta Valenciaren aurkako partidetarako sarrerak lortu dituzten Club Athleticeko kideak 28448 eta 25875 zenbakiak izan dira. Zorionak!

Eta oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera orain!