
Omenaldia asteazken honetan 19 urtez azpiko Europako txapeldunei
Omenaldia asteazken honetan 19 urtez azpiko Europako txapeldunei
Sara Ortegak, Jone Amezagak eta Maite Zubietak aitortza xumea jasoko dute Lezaman jokatuko den Athletic Club-Granada CF partidaren atarikoan
Sara Ortega, Jone Amezaga eta Maite Zubieta Athleticeko jokalariak omenduko dituzte asteazken honetan, urriaren 4an, Lezaman jokatuko den Granada CF taldearen aurkako neurketan. Joan den irailaren 9an jokatu behar zen norgehiagoka aste honetan berreskuratuko da, lehoiek ikusleen aurrean jokatuko duten lehen partida ofiziala izango delarik (18:00etan).
Baloia jokoan jarri baino lehen, hiru futbolariek zaleen, lankideen eta aurkarien maitasuna jasoko dute. Hiru jokalariek 19 urtez azpiko Europako txapeldun izatea lortu zuten Espainiako selekzioarekin joan den uztailean, Belgikan, Alemaniari final handian penaltietan irabazi eta gero. Gainera, Sara Ortega txapelketa kontinentaleko hamaikako oneneko defentsan ezarri zuten.
Arrakasta berri bat gure harrobiarentzat, Ortega eta Amezagak berak (biak 2005ean jaiotakoak) Indian 17 urtez azpiko munduko txapeldun izatea lortu baitzuten 2022an. Maite Zubietaren kasuan (2004 jaiotakoa), Belgikan lortutako azken arrakasta Costa Ricako 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan lortutakoari eta Txekiar Errepublikako 19 urtez azpiko Europako Txapelketan lortutakoari gehitu behar zaio.