"Irabazi behar dugu eta saria iritsiko zaigu"

"Irabazi behar dugu eta saria iritsiko zaigu"

David Aznar, lehen garaipena lortzearen garrantziaz jakitun, baina, aldi berean, lasai bere jokalarien eguneroko lanagatik

"Badakigu irabazi behar dugula, baita hau hasi berria dela ere. Etxean bi partida jarraian jokatzeko aukera dugu eta ilusiorik handienarekin egingo diegu aurre. Lehen hiru puntuak lortzeko gogo handia dugu". David Aznar oso ziur agertu da bere taldeak dituen aukerez Liga F-ko ehen jardunaldiari aurre egin aurretik, Granada CFren aurka Lezaman. Konfiantza osoa bere futbolariengan: "Talentu handiko taldea dugu. Oso pozik nago jokalarien lanarekin, ilusioz gainezka nago eta zaleei pozak emango dizkiegula ziur nago. Badakigu saria laster iritsiko zaigula. Oso ziur nago".

Lehoiek, euren zelaitik urrun bi porrot jaso ondoren, bi norgehiagoka jarraian dituzte aurretik Lezaman. Hobetu beharreko aldeak aztertuta daude jada eta jokalari zuri-gorrien lanarekiko segurtasuna handia da: "Gehiago merezi izan dugu, batez ere azken partidan. Areatan sendoagoak izatea falta zaigu, ate hutsean berriro utzi eta ditugun aukerak aprobetxatzea. Partida bat irabazteak kezkatzen nau. Oso konbentzituta nago daukagun taldeaz eta talde sendo bat eraikitzeko egiten ari den lanaz".