Toyota Japan Carren eta Lexus Bilbaoren aurkezpena Ibaiganen

Toyota Japan Carren eta Lexus Bilbaoren aurkezpena Ibaiganen

Erakunde zuri-gorriaren auto ofizialaren hornitzaile izaten jarraituko dute 2025eko ekainera arte

Toyotak eta Lexusek Athletic Clubeko auto ofizial gisa jarraituko dute, Toyota Japan Car eta Lexus Bilbao kontzesionarioek 2025eko ekainera arte sinatutako akordioaren berritzeari esker.

Gauzak horrela, Toyota Japan Carrek eta Lexus Bilbaok Bilboko taldearekin duten akordioa sendotu dute, emakumezkoen lehen taldearen babesletzaren aldeko apustua egin ostean.

Toyotak eta Lexusek Toyotako hamar auto eta zortzi Lexus jarri dituzte Athletic Clubeko zuzendari eta langileen esku. Zehazki, bost Toyota C-HR Electric Hybrid, bi RAV4 Plug-in, bi Proace Van eta Yaris Electric Hybrid bat dira. Horiei lau Lexus UX eta lau Lexus NX gehitu behar zaizkie.

Athletic Clubekin lotutako Toyota eta Lexusen irudiak 360º-ko hedapena izango du, San Mamesen, Lezamako entrenamendu-instalazioetan eta Ibaiganeko egoitza korporatiboan, taldearen prentsa-aretoan eta emakumezkoen lehen taldearen ekipazioan.