Urdaibaik ohorezko sakea egingo du San Mamesen

Urdaibaik ohorezko sakea egingo du San Mamesen

Bermeoko traineruak omenaldia jasoko du ostiral honetan Almeriaren aurkako partidan Eusko Label Liga eta Kontxako Bandera irabazi ondoren, bai eta Euskadiko eta Bizkaiko txapelketan ere garaile izan eta gero

Athletic Clubek Urdaibaiko trainerua omenduko du ostiral honetan, Eusko Label Ligako eta Kontxako Banderako txapeldun izan ondoren. Bermeotarrak, gainera, Bizkaiko eta Euskadiko txapeldunak izan dira 2023an.

Bere arraunlariek ohorezko sakea egingo dute San Mamesen ostiral honetan, 21:00etan, Athletic Club-UD Almeria partida hasi aurretik.