Deskargatu Athletic Club - UD Almeria partidako buletina (9. J)

Deskargatu Athletic Club - UD Almeria partidako buletina (9. J)

Ostiral honetan (21:00etan) San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports 2023-24 denboraldiko 9. jardunaldiko partidaren aurreko argitalpen digitalaz gozatu

Selekzioen geldialdi berri baten aurretik, LaLigako bederatzigarren jardunaldia Katedralean aurkeztuko da, Athletic Clubek eta UD Almeriak (21:00etan) jokatuko duten norgehiagokarekin. Garaipenaren bidera itzultzeko helburuarekin, Getafe CF-ren aurka berdindu eta Realaren aurka galdu ondoren, Ernesto Valverderen taldeak bere zaleak alaitzeko asmoarekin ekingo dio ostiral gaueko partidari.

Klikatu hemen buletina deskargatzeko

9. jardunaldiaren argitalpenak Beñat Prados du protagonista, Ernesto Valverderekin debutatu duen azken lehoikumea eta azken jardunaldietan zelaiko postu ezberdinetara egokitzeko ahalmena erakutsi duen jokalaria. Gainera, Thinking Football 2023 jaialdiari buruzko erreportaje berezi bat ere txertatzen da, datorren astetik aurrera BBK Aretoan jarraitu ahal izango diren film guztiak errepasatzen dituena.

Euskarri digitaletara egokitutako formatuak estekak eta bideoak txertatzen ditu, informazioak osatzeko.