Erakustaldi berria San Mamesen
Katedralak gotorleku izaten jarraitzen du eta zale zuri-gorriek taldearen neurketekin gozatzen dihardute
Ezinbestekoa zen garaipena lortzea selekzioen geldialdia baino lehen. Ernestok bazekien, taldea jakitun zen eta, jakina, baita San Mames ere. Urdaibai Arraun Elkarteak jarraian irabazitako arraun munduko bi txapelketa nagusiak irabazi dituela omendu zen jardunaldian eta zelaian argi-erakustaldi berria estreinatu zen egunean, Athletic Clubek garaipen handi berri bat erdietsi zuen, golik jaso gabe, eta taldearen une ona indartu zuena.
Futbol ostiral-gau paregabea, zuri-gorrien erakustaldi batekin bukatu zena.

.jpg)