Zuri-gorriak, beteranoen estatuko txapelketan hirugarrenak

Zuri-gorriak, beteranoen estatuko txapelketan hirugarrenak

Rafa Dehesak zuzentzen dituen jokalariek hirugarren postuan bukatu dute txapelketa finalerdietan Fuengirolaren, txapeldun bilakatu den taldearen, aurka galdu ondoren

Athletic Clubeko beteranoak, Jose Angel Iribar buru zutela, ostiralean joan ziren Madrilera Estatuko 7. Futbol Txapelketako azken fasea jokatzera. Athleticekin batera, Real Sociedad, Logroñes, Villarreal CF, Malaga CF, Cartagena FC eta Fuengirola CF taldeak izan ziren txapelketako azken fasea jokatzeko sailkatu zirenak.

Lehenengo partidan, zuri-gorriek Cartagenaren aurka jokatu zuten eta Raul Guerreroren golari esker lehen garaipena batu zuten kasileroan. Cartagenakoek bigarren neurketa galtzearen ondorioz, eta nahiz eta Malagaren aurka 2-1 galdu, Rafa Dehesa buru duen taldeak zuzenean finalerdietara igaro ziren. Bigarren norgehiagokako gola Jonan Izarrak erdietsi zuen.

Finalerdian, zuri-gorriek Fuengirola indartsu baten aurka lehiatu ziren. Fuengirola garaile atera zen (0-1) eta finalean Malaga CF-ri irabazi ostean, txapelketako txapeldun bilakatu zen. Hala ere, Athleticek hirugarren eta laugarren postua erabakitzen zuen neurketa jokatu behar zuen eta Raul Guerreroren eta Ivan Rodriguezen golei esker, zuri-gorriek Logroñesi irabazi eta lehiaketa brontzezko dominarekin bukatu zuten.