Emakumezkoen Athletic Clubeko jokalariak, Thinking jaialdian

Emakumezkoen Athletic Clubeko jokalariak, Thinking jaialdian

Emakumezkoen lehen bi talde osoak ‘Marinette’ filmaren proiekzioan izango dira ostegunean, hilak 12, 20:00etan, BBK Aretoan

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen bi taldeetako jokalariek datorren ostegunean, 20:00etan, BBK Aretoan eskainiko den ‘Marinette’ pelikulan parte hartuko dutela baieztatu dute. Frantziako film ospetsu hau Marinette Pichon futbolari ohiari buruzko biopic bat da, Frantziako historiako futbolaririk onena. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da bide digitalaz sarrera gordetzea hemen. 



Thinking Football Film Festival jaialdiko programazioan hautatutako film guztietan bezala, kontatzen den istorioa futboletik haratago doa eta gaurkotasun sozial handiko gaietan sakontzen du. Marinette Pichon ez zen futbolari aparta bakarrik izan. Bere kirol ibilbidea bikaina da, guztira 112 aldiz nazioartean ibilia da eta 81 gol sartu ditu Frantziako selekzioarekin 1994 eta 2007 artean. Baina filmak sexu-aniztasunaren alde borrokatu zen emakume gazte baten bizitza erakusten du. Emakume gazte honek tratu txarrak ematen zituen aita baten indarkeriatik askatu behar izan zuen.