
Abian da Athletic Cluben lehen psikomotrizitate eskola
Abian da Athletic Cluben lehen psikomotrizitate eskola
Dibertimenduaren eta bizikidetzaren bidez haurrei prestakuntza integrala emateko proiektuaren lehen fasea da
Athletic Clubek haurren prestakuntza osoari buruzko proiektuaren lehen fasea jarri du martxan. Proiektu hori dibertimenduaren eta bizikidetzaren bitartez egingo da, hau da, bost urteko umeei zuzendutako psikomotrizitate jokoen eskola izango da. Bertan, jolasaren bidez, ikaskuntza eta garapen osasungarrirako estrategiak garatuko dira.
Lehen proiektu hau 2018an jaiotako Barakaldoko eta Arrigorriagako udalerrietako ikasleei zuzenduta dago, izen ematean lehentasuna dutenak, eta urritik ekainera bitartean garatuko da honako instalazio hauetan:
- Barakaldoko CEIP GURUTZETA HLHI-n, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:30etara, eta 6 igande (ordutegia zehazteke) Lezaman.
- Arrigorriagako CEIP-ean, astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:30etara, eta 6 igande (ordutegia zehazteke) Lezaman.
Jarduerak 65 €-ko prezioa du hilean, eta haur bakoitzari bi kamiseta emango zaizkio.
Seme-alabak badituzu edo Athletic Cluben bermeekin jolastuz ikasi nahi duen umeren bat ezagutzen baduzu, bete formulario erraz hau. Barakaldo edo Arrigorriaga ez den beste udalerri batekoa bada ere, inskripzioa bete. Nahiz eta haiek lehentasuna izan, plaza libreak geratzen badira, 2018an jaiotako edozein tokitako haurrekin osatuko dira.