Athleticek gaur ezagutuko du Kopako lehen aurkaria

Athleticek gaur ezagutuko du Kopako lehen aurkaria

Kanporaketa azaroaren lehen astean jokatuko da eta aurkaria lurralde mailako, Copa Federacion txapelketan sailkatutako edo Tercera Federacion mailako taldea izango da

Athletic Clubek astearte honetan (13:00etan) 2023/24 denboraldiko Kopako lehen kanporaketako zozketan parte hartuko du. Lehoiak lurralde mailako, Tercera Federacion mailako edo Copa Federacion txapelketan finalaurrekoetara iritsi ziren lau taldeetako baten aurka ariko da, etxetik kanpo eta neurketa bakarrera. 

Lehenik eta behin, Kopako lehen kanporaketa honetan arituko diren LaLigako 16 taldeak (2024ko Supercopa jokatuko duten Real Madrid, CA Osasuna, FC Barcelona eta Atletico de Madrid lehen kanporaketa hau lehiatzetik salbuetsita geratzen dira) K. O. txapelketan sailkatzea erdietsi duten lurralde mailako 10 taldeak izango dituzte aurkari.

Honako hauek dira txapelketako multzo xumeena osatzen duten taldeak: Boiro, Deportivo Murcia, Quintanar de la Orden, Tardienta, Rubi, Turegano, Hernan Cortes, Buñol, Chiclana eta Atletico Lugones.

Athletic Cluben izena oraindik aterako ez balitz, Copa Federacion txapelketan finalerdietara sailkatzea lortu zuten lau taldeetako baten aurka jokatuko luke: San Roque de Lepe, UD Logroñes, Badalona Futur eta CF Talavera.

Aurkaririk gabeko maila goreneko bi talde geratuko lirateke. Horiek, Tercera Federacion mailako multzoan kokatuta dauden zazpi taldeetako baten aurka arituko lirateke: Arosa, Real Jaen, Azuaga, Varea, Atletico Astorga, Manacor, Lorca Deportiva y Atzeneta.

Behin LaLigako talde guztiak kanporaketa zehaztuta dutelarik, Tercera Federacion mailako aurkaririk ez duten bost taldeak LaLiga Hypermotioneko 20 taldeetako baten aurka lehiatuko dira (harrobiko taldea denez, Villarreal CF B-k ezin du txapelketan parte hartu, eta aurreko denboraldian Primera Federacion mailako txapelduna izan zen SD Amorebieta hurrengo kanporaketan sartuko da lehian). Jarraian, aurkaririk gabeko Bigarren Mailako 15 taldeek Primera Federacion mailako beste 15 talderen aurka lehiatuko dira, eta azkenik, kanporaketa zehaztu gabe duten Primera Federacion mailako 19 taldeek, aurkaria zehazteko geratzen diren Segunda Federacion mailako taldeen aurka jokatuko dute.

55 kanporaketetako maila baxueneko taldeak etxean jokatzeko abantaila izango du. Maila gorenetik baxuenera, honako hauek dira Kopako lehen kanporaketa honetan multzoetan parte hartuko duten taldeak:

  • LaLiga EA Sports (16): Real Sociedad, Villarreal CF, Real Betis, Athletic Club, RCD Mallorca, Girona FC, Rayo Vallecano, Sevilla CF, RC Celta, Cadiz CF, Getafe CF, Valencia CF, UD Almeria, Deportivo Alaves, UD Las Palmas, Granada CF.
  • LaLiga Hypermotion (20): Real Valladolid, Real Racing Club, RCD Espanyol, Real Zaragoza, Elche CF, CD Leganes, Levante UD, SD Huesca, SD Eibar, CD Mirandes, Albacete BP, Real Sporting, FC Andorra, Racing Club Ferrol, Real Oviedo, FC Cartagena, CD Eldense, CD Tenerife, AD Alcorcon y Burgos CF.
  • Primera Federacion mailako taldeak (19): SD Ponferradina, CF Malaga, UD Ibiza, CD Lugo, RC Deportivo, Linares Deportivo, Unionistas, Real Murcia, Nastic de Tarragona, Castellon, Arenteiro, Sestao River, Tarazona, Teruel, Antequera, Recreativo de Huelva, Atletico Sanluqueño y Melilla.
  • Segunda Federacion mailako taldeak (34): Real Aviles, Compostela, Zamora, Guijuelo, Utebo, Gernika, Tudelano, Peña Deportiva, Manresa, Terrassa, Hercules, Yeclano Deportivo, Navalcarnero, Cacereño, Gimnastica Segoviana, Villanovense, Covadonga, Cayon, Barakaldo, Europa, Orihuela, Ursaria, Arandina, Marbella, Atletico Antoniano, Andratx, Mensajer, Aguilas, Llerenense, Valle de Egues, Naxara, Barbastro, Manchego Ciudad Real y UCAM Murcia.
  • Tercera Federacion mailako taldeak (7): Arosa, Real Jaen, Azuaga, Varea, Atletico Astorga, Manacor, Lorca Deportiva y Atzeneta.
  • Copa Federacion txapelketako taldeak (4): San Roque de Lepe, UD Logroñes, Badalona Futur y CF Talavera.
  • Lurralde mailako taldeak (10): Boiro, Deportivo Murcia, Quintanar de la Orden, Tardienta, Rubi, Turegano, Hernan Cortes, Buñol, Chiclana y Atletico Lugones.