
U. E. Rubí, 2023-24 Kopako lehen aurkaria
U. E. Rubí, 2023-24 Kopako lehen aurkaria
Municipal Can Rosès zelaian kataluniako taldearen aurka estreinatuko da Athletic Club urriaren 31ean edo azaroaren 1-2an
Athletic Clubek U. E. Rubi izango du aurkari 2023-24 Kopako lehen kanporaketan. Kanporaketa, partida bakarrera, urriaren 31an edo azaroaren 1-2an jokatuko da Rubiko herrian (Bartzelonan). Zozketaren baldintzatzaileak direla eta, norgehiagokak maila txikiagoko taldearen estadioan jokatuko dira beti, kasu honetan, Elit Lligako mailako taldearen etxean, seigarren mailaren baliokidea dena.
Honako hau izan da Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearen balorazioa 2023-24ko Kopako lehen aurkaria ezagutu ondoren:
Bartzelonako taldea Lliga Eliteko 7 punturekin 1. multzoko 9. postuan dago, bi garaipen, berdinketa bat eta beste bi porrot erdietsi dituelarik.
U. E. Rubi eta Athletic Cluben arteko lehen partida ofiziala izango da.