
Athleticek Lehen Mailako Granada izango du aurkari Kopako estreinaldian
Athleticek Lehen Mailako Granada izango du aurkari Kopako estreinaldian
Lehoiak Andaluziako lurretara joango dira azaroaren 7an, 8an edo 9an partida bakarreko kanporaketa jokatzeko
Athleticek Granada CF izango du aurkari 2023/24 Erreginaren Kopako bere estreinako partidan. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da talde andaluziarraren kirol hirian, azaroaren 7an, 8an edo 9ean.
Zozketa honetan aurreko denboraldian F Ligako bederatzigarren eta hamaseigarren postuen artean sailkatu ziren taldeak sartu dira lehian, Kopako txapelketako bigarren kanporaketan sailkatutako zortzi klubekin batera. Horrela, zorteak maila bereko bi talde batu ditu kanporaketan, baina partida Granadaren zelaian jokatuko da, iragan denboraldiab lortutako sailkapena kontuan hartu baita, eta Granada Bigarren Mailan zegoen. Lehen mailako taldeen arteko beste lehia SD Eibarrek eta Levante Las Planasek osatzen dute.
Hala, honako hauek dira lehenengo kanporaketak:
- Real Unión de Tenerife – Sporting Club de Huelva
- Real Oviedo – Alhama CF
- SD Eibar – Levante Las Planas FC
- Granada CF – Athletic Club
- Cacereño Femenino – Deportivo Alavés
- CDF Osasuna Femenino – Real Betis Balompié
- CD Alba Fundación Femenino – Villarreal CF
- CD Juan Grande – Valencia Féminas CF
Lehoiek Granadaren aurka jokatu zuten duela bi aste Lezaman. Norgehiagoka garaipen zuri-gorriarekin amaitu zen (1-0), Azkonaren golarekin.