Hasi da ikasturtea AC Football Centerren

Hasi da ikasturtea AC Football Centerren

Athletic Clubeko egoitza akademikoko ikasle berriek ikastaroaren nondik norakoak eta irakasleak ezagutu zituzten San Mamesen

AC Footbal Centerren, Athletic Clubeko egoitza akademikoan, joan den astelehenean ekin zioten ikasturteari San Mamesen ikasle berriei harrera eginez eta ikastaroaren nondik norakoak eta irakasleak ere ezagutu zituzten.

Azterketa taktikoa izan da martxan jarri den lehen programa. Bertan, 15 ikaslek parte hartzen dute, formatu erdi-presentzialean eta online. Ikastaroko lehen masterclassa Katedraletik bertatik gidatu du Alberto Iglesiasek, Athletic Clubeko analisi saileko arduradunak.

Berrikuntza gisa, programaren bigarren edizio honetan klaseak streaming bidez jarraitu ahal izango dira, irakasleekin eta ikasleekin zuzenean elkarreragiteko aukerarekin. Urtarrilera arte luzatuko da formakuntza, Lezaman zein San Mamesen, eta Campus Birtualean eskuragarri dauden edukiekin sakondu ahal izango da. Programak aurten ere, aurreko ikasturtean bezala, Lezaman proiektu praktiko bat egiteko aukera aurreikusten du, prestakuntzari amaiera emateko.

Beste programa, Entrenamendurako Metodologia, astelehenean, hilaren 23an, hasiko da San Mamesen. Bi programetan toki libreak geratzen dira oraindik, eta klaseren bat galtzen baduzu, Campus Birtualean osorik egongo da eskuragarri. Beraz, oraindik denbora dago taldearekin bat egin eta AC Football Centerren prestakuntza hasteko.