'The Sunday Market' -en 10. urteurrena San Mamesen

'The Sunday Market' -en 10. urteurrena San Mamesen

Katedralean, igande honetan (urriak 22), moda, diseinu, arte, eta vintagea-objektuen 30 erakusketari baino gehiagoko azoka antolatuta dago, jardunaldia girotuko duten musika-emanaldiez gainera

The Sunday Market' arte-merkatuak hamargarren urteurrena ospatuko du igande honetan San Mamesen. Ekitaldia 11:00etatik 18:00etara izango da eta sarrerak euro 1 balio du 18 urtetik gorakoentzat. Sarbidea zelaiko 20. atetik izango da, estadioaren pantailaren eskuinaldetik..

Guztira 30 erakusketari izango dira, ehun hautagairen artean aukeratuak, eta moda, osagarriak, diseinua, dekorazioa, artea, edertasuna, imitaziozko bitxiak eta vintage objektuak egongo dira salgai.

Gehienak Euskadikoak dira, baina 'The Sunday Market' ek Asturias, Santander eta Logroñoko markak ere batu ditu. Jardunaldia musika emanaldiekin eta DJekin girotuko da, bertaratuek goza dezaten.