Athletic Club-Real Sociedad derbiari buruzuko informazio erabilgarria

Athletic Club-Real Sociedad derbiari buruzuko informazio erabilgarria

Ordu eta erdi lehenago erosi ahal izango da Lezamako leihatiletan. Bazkideak, VIP Premium abonatuak, Club Athletic eta Gazte Abonuak doan sartuko dira

SARRERAK

Athletic-Reala partidarako sarrerak (ig. urriaren 22, 12:00etan) ordu eta erdi lehenago erosi ahal izango dira Lezamako leihatiletan. Sarrerek honako prezio hauek dituzte:

  • 18 urtetik gorakoak: 10€
  • 14 eta 17 urte bitarteko adingabeak: 5€
  • 13 urte beherako adingabeak: doan

Bazkideek, VIP Premium abonatuek, Club Athletic eta Gazte Abonoak taldeek sarrera doakoa dute.

LEZAMAKO SARBIDEAK

🚇 TRENA/METROA
Euskotren/Metroa – 3. linea (Azken geltokia: Lezama) geltokitik 5 minutura.

🚌 AUTOBUSA
Bizkaibus, 3223 Bilbao-Larrabetzu. Geltokia: La Cruz auzoaren eta Lezamako udalerriaren erdigunearen artean.

🚙 IBILGAILUAK
Lezamako instalazioetara ibilgailuz sartzeko, bi ibilbide daude, helmugako eremuaren arabera:

1. ibilbidea: La Cruz auzoko zonaldetik aurreko sarrera ezkerrera utziko da eta, behin Lezama erdigunera iritsita, biribilgunean norabide-aldaketa egin behar da, metro gutxira, instalazioetara sartzeko.
2. ibilbidea: Lezama erdigunea zeharkatu ondoren iristekotan, biribilgunea atzean utzi beharko da eta instalazioetarako sarrera martxaren norabide berean izango da.

P APARKALEKUA
Behin instalazioen barnean, ibilgailuak lurpeko parking berrian sartuko dira. Dauden plazak beteta badaude, ezingo da instalazioetara sartu. Kasu horretan La Cruz industrialdean kokatutako aldirietako parkingetan aparkatu ahalko da, Lezama herriaren sarreran eta Euskotrenen geltokiaren alboan.

Jendetza pilatzen den egunetan: Athleticen instalazioetako aparkalekua txiki geratzen den partidetan, Lezamako Udalak aparkalekuak atontzen ditu instalazioen inguruan.

🔵⚪  REALAREN ZALETUENTZAKO SARBIDEA:

Realeko zaleek oinezkoentzako sarbidea Lezamako sagardotegiko sarreratik egingo dute. Zelaira sartzeko eta sarrerak erosteko, PDAk erabiliko dira, behar bezala kokatutako puntu batean. Realzaleak eserlekuak bete arte jarri beharko dira Arkuaren Tribunako segurtasun arrazoiengatik egokitutako gunean.



📸 JOKALARIEN SINADURAK PARTIDA BUKATU OSTEAN:

Derbia amaitzean, sarrerako tornuetatik gertu egongo den gune bat prestatuko da. Bertan, Athletic Clubeko zenbait jokalarik argazkiak sinatuko dituzte eta nahi duten pertsonekin egongo dira. Beraz, neurketa amaitutakoan harmailak husteko eta puntu horretara joateko eskatzen dizuegu.