
"Athleticen bertsio on bat ikusiko dugu"
"Athleticen bertsio on bat ikusiko dugu"
David Aznarrek uste du du lehoiek "dena" emango dutela Real Sociedad taldearen aurkako euskal derbia irabazteko
"Oso partida polita da. Derbiak bizi izan ditut eta bereziak dira, badakigu hiru puntu baino gehiago direla. Partida hauetan gutxien axola duena nondik zatozen da, bultzada bat ematen dizun aurkari bati aurre egiten diozulako. Ziur gaude guztiarekin joango garela eta ziur nago Athletic handi bat ikusiko dugula". Asteburu honetan Lezaman lehia izugarria egongo da eta David Aznar, Athletic Clubeko teknikaria, horren jakitun da. Lehoiek Real Sociedad hartuko dute Liga F-ko 6. jardunaldiko derbian. Hiru puntuak lortuz gero, zuri-gorriek etxean irabazitako neurketen boladari jarraipena emango liokete: "Zaleak behar ditugu Lezaman indartsu izateko dugun helburua lortzeko. Gure zaleak, filosofia zehatz bat eta inguruan duen guztia ordezkatzen dugu. Gogotsu eta baikortasunez ekingo diogu neurketari".
Vila-realen porrota jaso ondoren, zurigorrien eta txuriurdinen arteko derbiak balio behar du Athletici ligako azken egunetan izan zituen sentsazio onak itzultzeko: "Badakigu gure mailarik onenetik urrun egon ginela, baina hau oso partida ezberdina izango da. Proiektu honek askoz gehiago lortu nahi du eta bidean gaude. Taldeak aurrerapausoa emateko gogoa du".