Beteranoen partida Amurrioren 75. urteurrenean

Beteranoen partida Amurrioren 75. urteurrenean

Athleticek Amurrio izango du aurkari Basarten igande arratsaldean 18:00etan

Athletic Clubek igande honetan, 18:00etan, Basarten, Amurrioko 75. urteurrena dela eta bertako taldearen aurka jokatuko du. Klub historikoaren ospakizunaren hasiera da eta jokalari ohiek Rafa Dehesak entrenatzen dituen futbolarien aurka neurtuko dituzte indarrak.

Deialdia honako jokalariek osatzen dute: Asier Abad, Carlos Castilla, Luis Fernando, Eleder, Goio Soria, Javi Casas, Javi Gonzalez, Raúl Guerrero, Mikel Amezaga, Oskar Alkorta, Anton Olondo, Gorka Soria, Anton Arteaga, Ibon Gutierrez, Iker Madariaga, Aitor Ramos, Joseba Aguirre, Mikel Agirregomezkorta eta Jonan Izarra.