"Biharko partida ez da erronka bat, aukera bat da"

"Biharko partida ez da erronka bat, aukera bat da"

Valverdek "oso zaila" den zelaia bisitatu aurretik selekzioen geldialdia taldeari ondo etorri zaiola azpimarratu du

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du bihar 21:00etatik aurrera Olímpic Lluis Companys zelaian FC Barcelonaren aurka jokatuko duten partidaren atarian: "Taldea oso ondo dago. Indarberritutako jokalariekin entrenatu gara eta ondo etorri zaigu geldialdi hau. Lehiatzeko gogoz gaude. Edozein neurketaren aurrean, beti duzu ziurgabetasuna zer gerta daitekeen edo partida nola joan daitekeen jakiteko. Badakigu norgehiagoka hau zaila dela, LaLigako egungo txapelduna da eta hau ere irabazteko faboritoa. Zelai zail batean arituko gara".

Talde zuri-gorriak garaipena ezagutu gabe daramatzan denboraz galdetuta, honako hau erantzun du Valverdek: "Egia da zelai zaila dela Athleticentzat, FC Barcelona azken urteetan oso gogorra izan da bere etxean. Talde katalana, jokatzeko duen moduagatik, atzeraka bultzatzen zaituelako eta jabetza mantentzen dutelako, oso talde indartsua da. Biharkoa ez da erronka bat, bolada txarra eten eta etxetik kanpo hiru puntuak lortzeko aukera paregabea da. Une askotan jokoa kontrolatzen eta menderatzen saiatzen den taldea gara. Bartzelona bezalako taldeen aurrean jakin behar dugu kontrola aurkariarena izan daitekeela eta, alor horretan, pazientzia izan beharko dugu".

Athleticeko teknikariak Unai Gomez harrobiko jokalariaren kontratu luzapenari buruz ere hitz egin du: "Albiste zoragarria da, Klubarentzat, jokalariarentzat eta guztiontzat. Etorkizuna duen mutila dela uste dugu, oraindik kategorian finkatzen ari da, baina hainbat posiziotan joka dezake eta berarengatik asko espero dugu".