
Realaren aurkako derbia, galdu ezineko hitzordua
Realaren aurkako derbia, galdu ezineko hitzordua
Etxean galdu gabe jarraitzeko asmoarekin, lehoiek donostiarrak hartuko dituzte bihar 12:00etan Lezamako derbian
Liga F-ko seigarren jardunaldia heldu da Athletic Club – Realaren arteko derbiarekin (GOL TV/ETB1). Giro bikaina espero da hasiera batean San Mamesen jokatuko zen partidarako, baina, zelaia aldatzeko arrazoiak direla eta, athleticzaleak Lezaman bilduko dira euskal derbia zuzenean jarraitzeko. Hiru puntu berri jokoan, pizgarriak soberan dituen norgehiagoka batean.
Bi taldeak oso paretsu aurkitzen dira sailkapenean, Realak 7 puntu ditu, lehoiek 6 dituzten bitartean. David Aznarren taldeak golik jaso gabe ez dituen bi partidak irabazi ditu, baina, aitzitik, Lezamatik urrun ezin izan du punturik lortu. Derbia irabazita, Villarreal CF taldearen aurka jokatutako azken norgehiagokak utzitako zapore txarra atzean utzi nahiko du talde zuri-gorriak. Adliz, azken jardunaldian, Natalia Arroyok bosgarren urtez jarraian entrenatzen duen taldeak nagusitasunez irabazi zion Zubietan SD Eibarri 3-1.
Partida berezia arrazoi askorengatik eta bereziki duela hiru hilabete Lezamara lekualdatu ziren hiru txuriurdin ohirentzat, Maddi Torre, Nahikari Garcia eta Adriana Nanclares atezainarentzat. Azken aurrekariek Reala uzten dute Bilboko derbien irabazle bezala (biak San Mamesen) eta bihar, Lezamak, historikoki zuri-gorria izan den partida hartuko du. Beti esukal futbolaren festa den derbian, akatsik txikienak oso kaltegarriak izaten dira eta beraz, lehoiak kontzentrazio maila eta intentsitate altuarekin aritu beharko dira.
Neurketari dagokionez, David Aznarrek Ane Azkona eta Ane Elexpuru berreskuratuko ditu, biak Villarreal CF taldearen aurka baja izan ondoren. Bestalde, Mini Estadin lesionatutako Marta Sanadri ez da jokatzeko prest egongo.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Sociedad

