
"Pena da partida ona egin dugulako"
"Pena da partida ona egin dugulako"
Ernesto Valverdek, lehoien partida txukunaren ostean, Olímpic Lluis Companysi egindako bisitan punturik lortu ez izana deitoratu du
"Une batez hor izan dugu. Aurkariaren areara iritsi gara eta min egitea lortu dugu. Pena da partida ona egin dugulako". Ernesto Valverde etsita agertu da FC Barcelona-Athletic Club partidaren amaieran, zuri-gorriek esku-hutsik doazela ikusita, nahiz eta aukera asko izan dituzten eta partida serioa jokatu duten.
Lehoiek partida txukuna jokatu zuten katalanen zelaian eta areetan sendotasun handiagoa baino ez zitzaien falta izan punturik lortzeko: "Ondo aritu gara eta ondo estutu dugu Bartzelona. Gol bat falta izan zaigu eta gure aukeraren bat bihurtzea, beldurra gorputzean sartzeko. Zoritxarrez, zortea kontra erori da azkenean, partida irekita zegoenean".