
Athletic Club – RC Celta neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club – RC Celta neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu urriaren 23tik aurrera
Athletic Clubek eta RC Celta taldeak, San Mamesen jokatuko duten azaroaren 10ean 21.00etan LaLigako hamahirugarren jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, urriaren 23tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango ditu sarrerak azaroak 9an, osteguna, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era, eta azaroak 10ean, ostirala, 10:30etik 13:00etara eta 19.00etik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.