Iñigo San Millan Lezaman lanean ari da dagoeneko

Iñigo San Millan Lezaman lanean ari da dagoeneko

Errendimenduko zuzendariak Athleticera batzea "pribilegioa eta erronka handia" dela uste du, eta ondoan izango dituen profesionalak ezagutu ditu

Iñigo San Millan Athletic Cluben lanean ari da dagoeneko. Goizeko lehen orduan iritsi da Lezamara Mikel Gonzalez Futbol Zuzendari Nagusiarekin, eta ondoan izango duen profesional taldeakrekin, Jon Larruskain laguntzaile duela, lehen kontaktua izan du. Ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusi eta Jose Angel Iribarrek agurtu du.

Hedabideentzako lehen argazki-saioaren ondoren, bere lehen iritziak eman dizkio Klubari. "Ohorea baino gehiago pribilegioa da Athletic Cluben lan egitea, bere DNA historikoagatik eta euskal gizartearentzat ordezkatzen duena izugarria delako. Harrotasun handia da, erronka profesional eta pertsonal handia, etorkizunean lan egitearen idiosinkrasiagatik, harrobia lantzeagatik. Erronka handia da niretzat jokalari onenak ateratzen saiatzea. Oraina zaindu behar da, baina etorkizunari begira", nabarmendu du.

Kirol diziplina askotako esperientziak bereganatu ditu, nahiz eta txirrindularitzan izan duen arrakastaren bermearekin iritsi den. "Hainbat lan-metodologia daude, txirrindularitzatik futbolera esporta daitezkeenak. Kirol askotan lan egin dut eta beti guztiengandik ikasten da metodologia berriak txertatzeko", azpimarratu du.

Guardiako fisiologoak txirrindularitza eta futbolaren arteko loturaren trazu txiki bat ere utzi du: "Txirrindularitzan, barne-kargaren monitorizazioa asko lantzen dugu eta futbolean GPSen kanpo-kargaren neurketa oso lortuta dago. Asko eboluzionatu du egiten dituzten kilometroak ikusteak, abiadura handienak ikusteak. Adibidez, azken hogei minutuetan jokalariak esprintetan jaisten duena monitoriza daiteke... Oso ondo landuta dago. Falta dena barne-karga da, jokalari horren errendimendua zergaitik den baxuagoa: laktatoagatik, muskulu-mikrohausturengatik, neke orokorragatik, gaitasun glukolitikoagatik edota intentsitate handiko esprintengatik. Txirrindularitzan, parametro hauek oso garatuak ditugu. Kanpoko eta barruko karga elkartzea erronka bat da".