San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Valencia CF

San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - Valencia CF

Igande honetan, 18:30ean, 2023/24 LaLigako 11. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Athletic Clubek eta Valentziak elkarren aurka jokatuko dute igande honetan San Mamesen, LaLigako 11. jardunaldiko partidan. Jarraian, zelaian neurketaz gozatzeko jakin beharreko informazio interesgarria batu dugu:

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 17:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatzeko. Andoni Gago boxeolariak, behin ring-etatik bere erretiroa iragarri ondoren, ohorezko sakea egingo du. 

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko bazkideentzako agiria txartela izango da, bai fisikoarekin zein app-aren txartel digitalarekin, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez. GAZTE ABONOek app ofiziala erabili beharko dute sartzeko.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude txartela lagatzeko:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android IOS)
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubari app-aren bitartez lagatzea, baita webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez ere.

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan egongo dira irekita:

  • Larunbata, urriak 28, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Igandea, urriak 29, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik aurrera.

Erosi sarrerak orain 

Pertsona bakoitzeko gehienez lau sarrera erosi ahal izango dira, hauek agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera 

Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean kokatuta dagoena) 10:00etatik 21:00etara arte egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! kirol tabernaz, San Mameseko 13. atearen ondoan, 12:30etatik aurrera. Bertan edari eta janari eskaintza zabala izango duzu eta partida pantaila erraldoietan ikusi ahal izango dugu ere. Match Day karta eskuragai izango da.

Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna 10:00etatik 16:00etara egongo da zabalik, bazkari zerbitzuarekin, eta San Mames jatetxea, berriz, 13:00etatik 16:00etara, bazkari zerbitzuarekin ere. 

AC Museoa eta San Mames Tourra

Athletic Club Museoa (20. atearen ondoan) 10:00etatik 16:30era bisitatu ahal izango da. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 13:45ak arte bakarrik egin ahal izango da. Azken bisitariek 14:30ean amaituko dute bisita.

Erreserbatu hemen