Sarrerak Rubiren aurkako Kopako neurketarako

Sarrerak Rubiren aurkako Kopako neurketarako

Kontsultatu azaroaren 1ean Can Roses futbol zelaian jokatuko den partidarako sarrera eskuratzeko baldintzak

UE Rubi taldeak 200 sarrera bidaliko dizkio Athletici Kopako norgehiagokarako. Partida hori ikusteko, sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke (Bazkideentzako zerbitzuak atalean/ Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) urriaren 26etik, osteguna, 16:00etatik, ostiralera arte, urriak 27, 16:00etara.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak, Peña Ofizialen beharrak bete ostean, publikoarentzat izango dira. 

Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da. UE Rubi taldeko txarteldegietan jasoko dira.

Behin epe hori amaituta eta zozketa eginda, Athletic Club saridunekin harremanetan jarriko da sarreren erabiltzaileen datuak ezagutzeko: izen-abizenak, NANa, jaioteguna eta bidaia-plana. *

* Ezinbesteko betebeharra sarrerak erosi ahal izateko.