Partida aurrekoa: Athletic Club-Valencia CF (LaLiga 11. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club-Valencia CF (LaLiga 11. J)

Lehoiak Katedralera itzuliko dira etxean emaitza positiboak kateatzen jarraitzeko asmo sendoarekin

LaLiga San Mamesera bueltatuko da eta txapelketako talde ohikoenetako baten bisitarekin egingo du. Lehoiek, azken jardunaldian Barçaren aurka modu ohoretsuan galdu ondoren, Valencia CF-ren aurka garaipenaren bideari heldu eta Europako postuetan jarraitu nahi dute.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu valentziarren kontra jokatzeko. Yeray, Yuri eta Ander Herrera baja dira lesionatuta daudelako eta Vesga zerrendan sartuko da berriz behin osatuta. Bestalde, Egiluzek, Adu Aresek eta Unai Gomezek, biak harrobiko jokalariak, osatzen dute Valverderen zerrenda. 

Valverde

Errepasatu hemen Athletic Club eta Valencia CF-ren partidaren atarikoan Ernesto Valverdek egindako adierazpenak. 

Aurkaria

1919ko martxoaren 18an sortua, laugarren postuan dago LaLigako sailkapen historikoan. Maila goreneko 93 edizioetatik 89 jokatu ditu. Nazioartean garaikur gehien lortu dituen Espainiako laugarren kluba da, Europako zazpi titulurekin eta bere bitrinetan sari gehien dituen bosgarrena 23rekin: sei Liga, zortzi Kopa, Espainiako Superkopa bat, Eva Duarte Kopa bat,  UEFA Kopa bat, bi Copa de Ferias, bi Europako Superkopa, Europako Errekopa bat eta Intertoto bat. Gainera, Valentziako taldea bi aldiz izan da Txapeldunen Ligako finalista, 2000 eta 2001 urteetan.

Gaur egun, Ruben Barajak aulkitik zuzentzen duen taldea sailkapeneko zortzigarren postuan dago 14 punturekin, Athleticek baino hiru puntu gutxiago, irabazi gabeko lau jardunaldiko bolada bati amaiera eman ondoren. Azken boladan, bere plantilla asko aldatu da, eta, orain, harrobitik salto egin duten promesa gazteek osatzen dute gehienbat.

Estatistikak

1931/32 denboraldian LaLigan lehen norgehiagoka jokatu zutenetik, Valenciak eta Athleticek 175 partida jokatu dituzte guztira, 64 garaipen, 45 berdinketa eta 67 porroteko balantzearekin.

San Mamesen jokatutako partidei dagokienez, Athleticek 50 garaipen, 21 berdinketa eta 17 porrot jaso ditu.

Bi taldeen arteko azken bost neurketei erreparatuz, Athleticek bat irabazi du, azkena, beste bat galdu eta hiru berdindu.

Kontsultatu hemen Valencia CFren aurkako estatistika guztiak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden tokian zaudela, ziurtatu ez duzula gure Athleticen partida galduko.