
"Puntua bidezkoa da biok aukerak izan ditugulako"
"Puntua bidezkoa da biok aukerak izan ditugulako"
Valverdek bere jokalarien erreakzioa ospatu du, une batzuetan "apurtuegia" zegoen partida berdintzea lortzeko
Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak agerraldia egin du lehoiek Valenciaren aurka San Mamesen azken unean 2-2 berdindu ostean: "Egia da atsedenaldian aurretik gindoazela, baina partida irekita zegoen. Haiek arrisku handia sortzen zuten aurrelariek pilota hartzen zuten bakoitzean. Bigarren zatian, gure ideia jokoa pixka bat gehiago kontrolatzea zen abantaila handitzeko. Horretan saiatu gara. Desoreka batean berdinketa egin digute eta egia da horrek min egin digula eta bigarrena azkar etorri dela. Gutxienez, puntu bat salbatu ahal izan dugu gure azken bultzadarekin. Bidezkoa iruditzen zait, bi taldeek aukerak izan ditugulako".
Era berean, entrenatzaile zuri-gorriaren ustez, norgehiagoka kontrolik gabe egon da zenbait fasetan: "Momenturen batean partida apurtuegia zegoen eta ez gara gai izan geldiarazteko edo lasaiago egoteko, gure arrisku-egoerak argiagoak izan zitezen. Futbolean dena da neurketan zehar gertatzen dena kudeatzeko guda".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Valencia CF

