
Partida aurrekoa: U. E. Rubi-Athletic Club (Kopako 1. Kanporaketa)
Partida aurrekoa: U. E. Rubi-Athletic Club (Kopako 1. Kanporaketa)
Ezagutu itzazu Can Rosesen (21:30ean) jokatuko den Kopako lehen kanporaketari buruzko xehetasun guztiak
Heldu da Athletic 2023/24 denboraldiko Kopako Athletic Cluben estreinaldia. Zuri-gorriak Kataluniako eskualde mailako Unió Esportiva Rubí taldea bisitatuko dute Can Rosesen, partida bakarreko kanporaketan.
Athletic Cluben familiari ilusioa pizten dion lehiaketaren hasiera da. Lehoiek 24 aldiz irabazi dute historian zehar, eta azkena 1984an izan zen. Hala ere, azken 20 urteetan zuri-gorriek bost aldiz lortu dute finalera iristea (2009, 2012, 2015, 2020 eta 2021ean). Gainera, azken bi edizioetan, Athleticek finalerdietan galdu zuen.
Denboraldi honetako lehen oztopoa Kataluniako Elite Ligako I. multzoan aritzen den aurkaria da, seigarren maila edo eskualdeko mailari dagokiona. Gaur egun, sailkapeneko hamahirugarren postuan dago kokatuta, bi garaipen, berdinketa bat eta lau porrot lortu dituelarik. Talde kataluniarra Kopan Rotlet Molinar gainditu ondoren sailkatu da atariko kanporaketan.
Deialdia
Teknikari zuri-gorriak honako futbolarien zerrenda hau osatu du U. E. Rubíren aurka jokatzeko. Yurik, Ander Herrerak eta Yerayk deialditik kanpo jarraitzen dute, eta Aitor Paredes eta Nico Williams ere ezin izango dira Kopako partidan egon, min hartuta baitaude. Berritasun gisa, Unai Egiluz eta Hugo Rincon Bilbao Athleticeko atzelariak sartu dira zerrendan.
Valverde
Errepasatu hemen katalanen eta bilbotarren arteko Kopako lehen kanporaketako lehiaren aurretik. Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.
Aurkaria
UE Esportiva Rubí taldea Rubí hiriko (Bartzelona) futbol taldea da, 1912an sortua. Kataluniako futbolaren klub historikotzat hartzen da, 111 urteko historiarekin. Bi aldiz zelaia aldatu ondoren, gaur egun talde kataluniarrak belar artifizialekoa den eta 3.000 lagunentzako edukiera duenCan Rosesen jokatzen ditu bere partidak. Hala ere, Athletic Cluben aurkako partidarako, Rubiko Udala klubarekin elkarlanean arituko da edukiera nabarmen handitzeko, 6.000 ikusleraino.
Kirol arloari dagokionez, U. E. Rubí 1990/91 denboraldian igo zen lehen aldiz Hirugarren Mailara eta kategoria horretan 13 denboraldi eman ditu guztira. Lehen igoera horretatik bi urte geroago, 92/93 denboraldian, orain arteko 2.B mailako partaidetza bakarra lortu zuen, klub honentzat orain arteko kirol emaitzarik onena dena.
U. E. Rubí eta Athletic Cluben arteko lehen norgehiagoka ofiziala izango da.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.