Haria, 125. ondarea: Oinordekotza iraunkorraren janzkera

Athletic Clubek bere jantzi historikoetako bat berreskuratu du 125. urteurrena ospatzeko

Castoreren eskutik, Athletic Clubek elastiko berezi berri bat aurkeztu du 'Haria, 125. ondarea' lemapean. Klubaren 125 urteak ospatzeko helburuarekin, jantzi berriak jokalari zein zaletuen belaunaldi ezberdinen arteko etengabeko transmisioari men egiten dio, munduan bakarra den kirol politika duen taldearen armarria defendatzearen garrantzia azpimarratuz. Kamiseta zein praka urdinekin eta galtzerdi zuri-gorriekin, jantzi berriak Athletic Cluben esentzia historikoa jasotzen du. 

Klubaren hasierako urteetako elastikoa, kolore zuri eta urdinarekin, ordezko jantzia bilakatu zen baina, denboraren poderioz, hirurogeigarren hamarkadaren amaieran aldaketa berri eman zen. Jendarteak bizi zuen modernizazio prozesuaren baitan, telebistak etxe guztietara iritsi ziren, eta, horiek horrela, kolore bakarreko ekipamenduek pisu handia hartu zuten futbol partiden emanaldietan lehian ari ziren taldeak modu errazagoan identifikatzeko.

1969ko irailaren 21ean, Athleticek jantzi erabat urdina aurkeztu zuen Granada FC taldearen aurka Los Carmeneseko futbol zelai zaharrean lehiatutako partidan. Geroztik, 1995 bitarte, Klubaren ordezko janzkera gisa egonkortu zen. Ondoren, 1998 eta 2005 urteen artean, berriro ere erabili zen eta 2008-2009, 2013-2014, 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietan baita. Garai haietan, Athletic Clubek bere historiako unerik zirraragarrienetako batzuk bizi zituen, euren artean, 1977ko UEFA txapelketako finalean. Joaneko partidan, Comunale estadioan, lehoiek janzkera urdina erabili zuten. Azken urteetan, adibidez, 2014an, Athletic Clubek Champions League-rako txartela eskuratu zuen Vallecasen, elastiko urdinarekin, lortutako garaipenari esker.
 
Janzkera historiko hau jada desagertutako hainbat futbol zelaietan baliatu da. Besteak beste, Atotxan, Delle Alpin, Lisboako Jose Alvalade zaharrean, Twenteko Het Dieckman Stadion-en, Las Gaunasen, Balear Uharteetako Lluis Sitjar-en edo Madrigo Vicente Calderonen, baina baita Katedral zaharrean ere, Newcastle United-en aurkako kanporaketa gogoangarrian edo Kopan Gasteizko Aurreraren kontra lehiatutako norgehiagokan. 

Oraindik ere zutik dirauten Anfield-en, Jose Zorrillan, Iruñeko Sadarren, Liejako Maurice Dufrasnen -Europan lortutako garaipenik zabalena (1-7) eskuratuz-, Londreseko The Valley-n, Mestallan, Madrilgo Metropolitanon, Middlesbrough-ko Riversiden, Sevillako Sanchez Pizjuan-en edo Trondheim hiriko Lerkendal estadioan ere ekipamendu urdinak erabili dute lehoiek. Nazioartean zein Euskal Herrian jantzitakoa, Bizkaian Barakaldoko Lasesarren edo Ondarroako Zaldupen soinean eramanez. Zelaiko jokalariek ez ezik, Athletic Clubeko atezainek ere sarritan janzkera urdina baliatu dute. Kamiseta horietako asko Athletic Club Museoaren bildumaren parte dira. 

2001 eta 2004 urteak bitarte, Javier Uria presidentearen ekinbideari esker, Bilbao Athleticek ekipamendu urdina erabili zuen, lehen taldeko elastiko zuri-gorria eskuratu aurretik egin beharreko ahalegin eta lanaren metafora gisa. Eredu guzti hauek Athletic Cluben etengabeko oinordekotza historikoaren bat egiten dute, baita erakundeak iraunkorki etorkizunera begiratzeko nahiarekin. Ezaugarri horiek aintzat hartuta, Klubak eta Castorek indarrak batu dituzte “Haria: 125. ondarea” lemapean kaleratutako janzkera berriarekin. 

Castoreren eskutik, Athletic Clubek elastiko berezi berri bat aurkeztu du 'Haria, 125. ondarea' lemapean. Klubaren 125 urteak ospatzeko helburuarekin, jantzi berriak jokalari zein zaletuen belaunaldi ezberdinen arteko etengabeko transmisioari men egiten dio, munduan bakarra den kirol politika duen taldearen armarria defendatzearen garrantzia azpimarratuz. Kamiseta zein praka urdinekin eta galtzerdi zuri-gorriekin, jantzi berriak Athletic Cluben esentzia historikoa jasotzen du. 

Klubaren hasierako urteetako elastikoa, kolore zuri eta urdinarekin, ordezko jantzia bilakatu zen baina, denboraren poderioz, hirurogeigarren hamarkadaren amaieran aldaketa berri eman zen. Jendarteak bizi zuen modernizazio prozesuaren baitan, telebistak etxe guztietara iritsi ziren, eta, horiek horrela, kolore bakarreko ekipamenduek pisu handia hartu zuten futbol partiden emanaldietan lehian ari ziren taldeak modu errazagoan identifikatzeko.

1969ko irailaren 21ean, Athleticek jantzi erabat urdina aurkeztu zuen Granada FC taldearen aurka Los Carmeneseko futbol zelai zaharrean lehiatutako partidan. Geroztik, 1995 bitarte, Klubaren ordezko janzkera gisa egonkortu zen. Ondoren, 1998 eta 2003 urteen artean, berriro ere erabili zen eta 2008-2009, 2013-2014, 2017-2018 eta 2018-2019 denboraldietan baita. Garai haietan, Athletic Clubek bere historiako unerik zirraragarrienetako batzuk bizi zituen, euren artean, 1977ko UEFA txapelketako finalean. Joaneko partidan, Comunale estadioan, lehoiek janzkera urdina erabili zuten. Azken urteetan, adibidez, 2014an, Athletic Clubek Champions League-rako txartela eskuratu zuen Vallecasen, elastiko urdinarekin, lortutako garaipenari esker.