"Etxetik kanpoko garaipenarekin topo egin nahi dugu berriro"

"Etxetik kanpoko garaipenarekin topo egin nahi dugu berriro"

Valverdek, Villarreal CF taldearen ahalmenaz jabetuta, azpimarratu du "zelai zaila izan arren, aurrera pausoa emateko irrikaz" dagoela taldea

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du bihar, 18:30etik aurrera, lehoiek eta talde horiak Estadio de la Ceramican jokatuko duten partidaren atarian. Athleticeko entrenatzailea, Villarreal CF taldeko jokalariek duten gaitasunaz eta kalitateaz jabetuta honako hau adierazi du: "Iazko partida zaila izan zen guretzat. Badakigu potentzial handiko taldea dela eta euren zelaian jolastea dakarren zailtasunak. Baina indartsu egon behar gara etxetik kanpo garaipenarekin berriro topo egin nahi badugu".

Aurkari zuzen baten aurka garaipena lortzearen garrantziaz galdetuta, hauxe erantzun du teknikari zuri-gorriak: "Gure inguruan dauden talde guztiak aurkari zuzenak dira. LaLiga oso berdindua dago eta ezin gara momentu bakar batean ere lasaiatu. 90 minutu dira, guretzat erraza ez den zelai batean jokatzen dugu, baina aurrera pauso bat eman behar dugu".