
Partida aurrekoa: Villarreal CF-Athletic Club (LaLiga 12. J)
Partida aurrekoa: Villarreal CF-Athletic Club (LaLiga 12. J)
Talde horiaren Estadio de la Ceramican bueltatuko dira txapelketa erregularrera lehoiak Kopan aurrera egin ostean
Athletic Clubek LaLigako jardunaldi berria jokatuko du gaur arratsaldean, etxetik kanpo, Villarreal CF taldearen aurka, hiru puntu lortu eta sailkapenean zein Europako postuetan, are gehiago, egonkortzeko asmoarekin. Beti bisitatzeko zaila den Estadio de la Ceramican, bilbotarrek eta castelloarrek aurrez aurre jokatuko dute. Ez da etxekoentzat liga hasierarik onena izan, denboraldia hasi eta berehala Quique Setien kargutik kendu behar izan baitute Pachetak bere lekua hartu eta talde horiaren norabidea zuzentzeko. Nahiz eta bertako taldeak gorabeherak izan, lehoien eta talde horiaren arteko norgehiagoka bizia izango dela aurreikus daiteke.
Deialdia
Teknikari zuri-gorriak 22 jokalari deitu ditu Villarreal CF taldearen aurka jokatzeko. Yeray, Yuri, Ander Herrera eta Raul Garcia baja dira lesionatuta daudelako. Bestalde, harrobiko jokalariak diren Adu Ares, Unai Gomez eta Hugo Rinconek osatuko dute Valverderen zerrenda.
Valverde
Errepasatu hemen LaLigako hamabigarren jardunaldiaren atarian Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.
Aurkaria
1923ko martxoaren 10ean sortua, Villarreal CF taldeak Lehen Mailan 1998/99 denboraldian debuta egin zuen. Ikasturte horretan maila galdu zuen, baina hurrengoan urtean bueltatu eta beste hamabi ikastaro egin zituzten elitean, 2011/12 denboraldian berriro jaitsi eta urtebete geroago igo arte. Ordutik hona maila gorenean jokatu dute, 24 denboraldi egin dituzte bertan eta euren sailkapenik onena bigarren postua izan zen 2007/08 denboraldian. Etxeko gisa 23.500 ikuslerentzako edukiera duen Estadio de la Ceramica eraberrituan jokatzen dituzte partidak.
Gaur egun, Pachetak aulkitik zuzentzen duen taldea 12 punturekin hamabigarren postuan dagokokatuta sailkapenean, Athleticek baino sei puntu gutxiagorekin. Liga hasiera kaskarra izan arren, talde horiak kalitate handiko jokalariak ditu egoerari buelta emateko eta denboraldiaren amaieran Europako postua lortzeko hautagai argia izateko.
Estatistikak
1998/99 denboraldian LaLigan lehen norgehiagoka jokatu zutenetik, Villarreal CF taldeak eta Athleticek 46 partida jokatu dituzte guztira, 13 garaipen, 15 berdinketa eta 18 porroteko balantzearekin.
Duela gutxi birmoldatu den Estadio de la Ceramica zelaian jokatutako partidei dagokienez, Athleticek 3 garaipen lortu ditu, 8 berdindu eta 12 aldiz egin galdu egin du.
Bi taldeen arteko azken bost norgehiagokei dagokienez, Athleticek lau berdinketa eta porrot bat erdietsi ditu.
Kontsultatu hemen Villarreal CF taldearen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.