Athletic Clubek 125. urteurreneko kupoia izango du

Athletic Clubek 125. urteurreneko kupoia izango du

ONCEk azaroaren 16ko kupoiaren zozketa “Athletic Cluben 125 urteak eta arrakastak” ospatzeko eskaini du

Usue Vallejo ONCE erakundeak Euskadin duen ordezkariak eta Miguel Morado ONCEk Euskadin duen Joko Saileko buruak, Jose Angel Iribar eta Igor San Roman Athletic Cluben ordezkaritzarekin batera, 125. urteurrena ospatzeko kupoia aurkeztu dute gaur goizean San Mamesen. Zozketa azaroaren 16an, ostegunean, egingo da. Ekitaldian Alvaro Artetxe ere izan da, Athletic Genuineko futbolari ohia, ONCEko ohiko saltzaileetako bat.

Oroitzapenezko kupoiak Athletic Cluben museoko garaikurren aretoa erakusten du, eta hiru ezkutu ikus daitezke: 1902koa, 125. urteurrenekoa eta gaur egungoa, gutxienez 1922tik 1941 arte eta 1972tik gaur arte indarrean dagoena.

Igor San Romanek ongietorria eman ondoren, Usue Vallejok Athletic Cluben historia azpimarratu du, “125 urte futbolean eta arrakastaz betea, beti Lehen Mailan, eta ‘Kopen Errege’ bezala ezagutua, XX. mendean zehar lehiaketako klubik sarituena izateagatik”. Nahikoa arrazoia da ONCEk urteurren hori ospatzeko ekitaldiekin bat egin nahi izateko.

Bestalde, Miguel Morado arduratu da zozketaren xehetasunak kontatzeaz. ONCEren kupoi honek 500.000 euroko saria eta seriea jartzen ditu jokoan, eta 35.000 euroko 49 sari zenbaki sarituaren bost zifrak izanez gero. Gainera: 250 euroko 450 sari lehenengo lau zenbakiak izanez gero eta beste 450 sari azken lau zifrak izateagatik; 25 euroko 9.000 sari azken hiru edo lehen hiru zifrak izateagatik; eta gauza bera lehen eta azken bi zifrak izateagatik (6 euro), eta bi euro itzuliko dira zenbaki sarituaren lehen edo azken cifra izateagatik.

ONCEren kupoiak erakundeko 19.000 saltzailek baino gehiagok merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es  webgunean eta baimendutako denda laguntzaileetan eros daitezke.