
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - RC Celta
San Mameseko ordutegiak eta zerbitzuak: Athletic Club - RC Celta
Ostiral honetan, 21:00etan, 2023/24 LaLigako 13. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Ostiral honetan, Athletic Clubek eta RC Celta taldeek 13. jardunaldiko partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, partida jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, etorri garaiz, zelairarako sarrera arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. Aitor Elordik ohorezko sakea egingo du 2023ko Buruz Buruko Txapelketa irabazi ondoren.
Partidaren atsedenaldian, zelaiko zaleek EITB Maratoia 2023ren mbibiziaren aurkako erronka solidarioan parte hartu ahal izango dute, ETSren "Aukera Berriak" abestiaren erritmora eskuak altxatuz. Irudiak bideoan grabatuko dira.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS)
- Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.
Sarreren salmenta
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Osteguna, azaroak 9, 10:30etik 13:30era y de 17:30etik a 20:00etara.
- Ostirala, azaroak 10, 10:30etik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera.
Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.
San Mames VIP Area sarrerak
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
San Mames VIP Area sarrerak erosi
Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean kokatuta dagoena) 10:00etatik 23:30era arte egongo da zabalik, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 18:30etatik aurrera, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin. Match Day karta egongo da.
Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna 10:00etik 18:30etara egongo da zabalik, bazkari zerbitzuarekin, eta San Mames jatetxea, berriz, 13:00etatik 18:30era.
AC Museoa eta San Mames Tourra
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 19:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:15ak arte bakarrik egin ahal izango da. Azken bisitariek 17:00etan amaituko dute bisita.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - RC Celta

