
“San Mamesen indarra sentitu behar dugu”
“San Mamesen indarra sentitu behar dugu”
Ernesto Valverdek taldearen jokoaren bidez harmailarekin konektatzea espero du, Athletici Celtaren aurka aurkezten zaion sailkapeneko goiko postuetan finkatzeko "aukera bikaina" baliatzeko
"Jakin badakigu guretzat aukera paregabea dela biharko partida. Sufritu egin beharko dugu hiru puntuak eskuratzeko, baina garaipenak asko emango liguke. Vila-realen lortutako garaipena berretsi nahi dugu". Liga San Mamesera itzuliko da eta 13. jardunaldia irekitzeko egingo du, Athletic Cluben eta RC Celtaren arteko partidarekin. Ernesto Valverdek, etenaren aurretik lehia irabazteak duen garrantziaz jabetuta, erabakitasunez ekingo dio neurketari: "Nuerketa garrantzitsua da guretzat eta gure zaleekin batera garaipena erdietsi nahi dugu. Celta gora ondo iristen den taldea da eta espazioekin arriskutsua da. Oro har, zaila da gainditzen ".
San Mamesek porrota ezagutu gabeko bi partiden ostean eta Estadio de la Ceramican garaipen entzutetsua lortu ondoren bere lehoiak babesteko abagunea izango du: "Badakigu taldeak jokoaren bidez publikoarekin konektatzea lortzen badu, zaleak gurekin murgilduko direla. Aurkariak beti daki gure harmailak asko bultzatzen duela, ahulaldietan eutsi egiten dio tiraldiari. Erasoko jokoan oldarkorrak bagara eta gutxi onartzen badugu, athleticzaleak gurekin egongo dira eta hori da saiatu behar duguna".