
Club Athletic: Athletic Club - Rayo Vallecano neurketarako sarrerak
Club Athletic: Athletic Club - Rayo Vallecano neurketarako sarrerak
Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko 15. jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko
Club Athleticeko kideek abenduaren 2an, 16:15ean, San Mamesen jokatuko den 2023/24 LaLigako hamabosgarren jardunaldiko Athletic Club – Rayo Vallecano norgehiagokarako sarrerak eros ditzakete dagoeneko Klubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa azaroaren 13ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte. Ordutik aurrera, publiko orokorrarentzat irekiko da.
Kide bakoitzak bi sarrera eros ditzake gehienez, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, agortu arte.
CLUB ATHLETICEN SALMENTA ESKLUSIBOA
Aurresalmentetarekin gozatu eta Club Athleticen abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, eskatu txartel Gorritazuria orain.
*Partidarako sarreren salmenta orokorra azaroaren 13an, astelehenean, hasiko da, 10:30ean, ohiko bitartekoen bidez.