Nahikari Garciaren mediku-txostena

Nahikari Garciaren mediku-txostena

Urnietako aurrelariak atsedenaldira iritsi baino lehen utzi behar izan zuen Los Carmeneseko berdegunea orkatileko kolpe baten ondorioz

Gau gazi-gozoa Nahikari Garciarentzat. Arrelari zuri-gorriak 11. minutuan gola egin zuen Ane Elexpururen erdiraketa aprobetxatuz, baina ordu erdi geroago min hartuta utzi behar izan zuen neurketa, atsedenaldia iritsi baino lehen. Granadako neurketaren osteko lehen azterketek datozen egunetan egingo diren proba osagarriak behar dituzte, beraz, lehoia zalantza da igande honetan Lezaman Madril CFFren aurka jokatuko den hitzordurako. 

  • Nahikari Garcia: eskuineko orkatilan kontusioa, mugapen funtzionalarekin. Bilakaeraren zain.

Bestalde, Marta Sanadri eta Mariana Cerro taldearekin entrenatuoko dira bihar eta Madril CFFren aurkako deialdirako prest egongo dira.